Noticias

Atrás

"Natura, gizakia eta artea" irudigileen topaketa

Alkiza artisten topaleku bihurtuko da maiatzaren 26an

20·05·2018


 

Hernio mendiaren magalean, Alkiza artisten topalekua bihurtuko da. Naturaren eta gizakiaren arteko harremanetik sortzen da kultura eta horren erakusleiho ezohikoa izango da Alkiza maiatzaren 26an. 

UR MARA: airea, lurra, ura eta sua

Ur Mara Museoan barna, ibilbide artistikoa gidatuko dute Naiara Delgado margolariak, Ainara Azpiazu ilustratzaileak eta Arri Zugarramurdi argazkilariak. 

Sormena maiate baduzu eta ibilbide honean parte hartu nahi baduzu eman izena eta bizi natutaren lau elementuak. 

FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIOA ZENTROA: arrainen inprenta

GYOTAKU teknika zer den ezagutzeko aukera izango da Fagusen. Arrainak inprimatzeko teknika japoniar hau probatu nahi baduzu, eman izena Idoia Neves artistak eskainiko duen tailerrean. Doakoa da, beraz, ez izan zalantzarik eta apunta zaitez plazak agortu aurretik. 

ALKIZAKO PLAZA

Ander Ortiz de Murua tatuatzaile eta marrazkilariak eta Iban Gurrutxaga musikariak Topaketarako bikote artistikoa osatu dute. Musikak eta irudiak bat egiten dutenean zer gertatzen den jakin nahi baduzu, zatoz Alkizara.

Nola isladatu grafiti batean naturaren eta artearen arteko harremanetik sortzen den kultura? Erronka horri aurre egingo diot Ibon Odriozola grafitigileak.

Haurrentzako tailerra: "Sortu zure mikrobaratza" birziklapen tailerra

Alkizako Ostatuan egindako pintxoak eta Alkizan bertan egindako txakoliña eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da. 

Artista bazara eta topaketan parte hartu nahi baduzu eman izena. Ur Mara Museoko ibilbide artistikoan ikusle moduan parte hartu nahi baduzu edo Idoia Nevesen tailerrean parte hartu nahi baduzu apuntatu zaitez: 

kultura@alkiza.eus

Telefonoa: 688 604 466