Noticias

Atrás

2017ko hobari eta bonifikazioak

2017 urteko zerga eta tasetan kuotaren murrizketa eta bonifikazioak eskatzeko epea.

05·02·2016


Herritar guztioi jakinarazten zaie 2017 urteko zerga eta tasetan kuotaren murrizketak edo bonifikazioak izateko, 2017ko otsailaren 28ra Alkizako Udaletxean dagokion eskaera burutu beharko dutela.

 

HOBARI EDO BONIFIKAZIOAK

 

1.- ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

 

a)Famili Ugarien hobaria

 

Kuota osoaren % 30 eko hobaria dago. Hobaria familia ugaria izaera duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, hobaria eskatu duten aurreko zergaldian familia ugariaren nortasuna badute eta dagokion zergaldian izaera hori mantenduko dutela egiaztatzen badute. Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da, familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezin baten jabe denean. Hobariak urte jakin baterako bakarrik balio du.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

·         Familia ugari izaera egiaztatzen duen agiria.

·         Familia unitateko kide guztien NAN fotokopia.

·         Familia unitatea osatzen duen kide bakoitzaren erroldatze ziurtagiria.

·         Familia unitatearen elkarbizitza ziurtagiria.

·         Familia unitatearen kide bakoitzak dituen ondasun higiezinei buruz Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria.

 

b)Eguzki aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinak. Kuota osoaren % 25eko hobaria edukiko dute.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

·         Instalazioa egiaztatzen duen agiria. (Udaletxeko zerbitzu teknikoek ikuskapena burutuko lukete).

 

2.-  URA ETA ZABORRA TASA

 

a)      Bete beharreko baldintzak:

 

·         Hobaria zein etxetarako eskatzen duten, horretaz gain ez dute beste ondasunik izango; etxebizitzaren eraikin berean dauden trastelekuak eta garajeak ez dira kontuan hartuko, baserrien kasuan berriz, berari loturiko landalurrak, beti ere, eskrituretan lote berdinean deskribaturik daudenean.

·         Alkizako Udalean inolako zorrik ez izatea.

·         Elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 100.000 euro.

·         Elkarbizitza unitatearen kide bakar batek ere ezin du izan 13,99 zaldi fiskal edo gehiagoko potentzia duen trakzio mekanikoko ibilgailu baten jabe (arauetan zehazten diren salbuespenekin).

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

-          Eskatzailearen Nazio Nortasun Agiriaren fotokopia.

-          Elkarbizitza unitateko kide guztiek jasotako urteko irabazien egiaztagiria, hau da, soldata, pentsio edo bestelakoei dagozkienak. Ez dira onartuko bankuek egindako ziurtagiriak.

-          Estatuko Enplegu Institutuak (orain LANBIDE) egindako ziurtagiria, prestazio ekonomikorik jasotzen ari den agertzen dena.

-          Ikasten eta diru-laguntzaren gai den etxebizitzan bizi diren familia kideek beharrezko dute ikasle direnak egiaztatzen duen agiria ekartzea, eta 18 urtetik gorakoak, horrez gain, Lanbideko egiaztagiri bat ere bai, langabezian daudela dioena.

-           Eskatzailea etxebizitzaren jabea bada, aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (Kontribuzioa) ordaindu duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar du; eta maizterra bada, jabearen izena eta bi abizen eman behar ditu.

-          Famili kideen Foru Haziendak emandako ondasun ziurtagiriak.

-          Hobaria jasotzeko kontu korronte zenbakia (20 zenbaki).