Noticias

Atrás

Alkizako nerabeek "Udaleku Zipriztinduetan" parte hartzeko aukera izango dute

Mundakako aterpean astebeteko udalekuez gozateko aukera izango dute herriko neska-mutilek

16·05·2018


GAZTEMATIKA Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sistema publikoa da. Bere helburua, gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan  behar duten modu espezifikoan laguntzea da, pertsona autonomo gisa beren biografia eraiki dezaten.

​Sistema honen baitan, Gipuzkoako herri txikiok nerabeentzako eskaintza iraunkor bat sortzeko lanean ari gara. Horren emaitza ditugu UDALEKU ZIPRIZTINDUAK. 

 

Aizu GAZTE, zure herriko eta inguruko gazteak ezagutu, elkarrekin ongi pasa eta udaz disfrutatu nahi duzu? Egun horietako ekintzak elkarrekin erabakitzeko aukera izatea gogoko izango zenuke?

 

Hau da zure aukera! Denon iritziak, gustuak eta nahiak kontuan hartu eta elkarrekin zehaztuko ditugu bizi nahi ditugun abentura berriak.

Aukera paregabea Mundakan udaleku ahaztezinak bizitzeko. Ez duzu aukera galduko ezta? Animatu zaitez eta animatu itzazu  zure ingurukoak!!

NOIZ: Uztailaren  8tik 14ra.

NON: MUNDAKAN,  bertako ISLAKALE aterpean.

NORENTZAT: 2001 eta 2006 artean jaiotako gazteentzat.

PREZIOA: 100€

IZEN EMATEA: udalean edo liburutegian. Maiatzaren 28rarte