Noticias

Atrás

FAGUS ALKIZA: BIOANIZTASUNERA GERTURATZEKO IKASGELA

1
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak ikasleentzat egokitutako bisita gidatuak ere eskaintzen ditu.

05·02·2016


Bost urte igaro dira Hernio-Gazume ofizialki Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zutenetik eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa martxan jarri genuenetik. Fagusen, Hernio-Gazume zer den,  eta bertan bizi diren espezieak eta hauen habitatak ezagutzeko gakoak aurkituko dituzu. 

Fagus Alkiza, bioaniztasunera gerturatzeko erakusleiho ezin hobea da eskola umeentzat. Izan ere,Fagus Alkiza interpretazio zentroak bi unitate didaktiko garatu ditu, Lehen Hezkuntzarako bata eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako bestea. Ikasle zein irasleentzako materiala eskuratu daiteke fitxen formatuan, bai digitalki eta baita paperean ere.  

Rosalia Alpina edota Arkanbelea zer diren jakin nahi baduzu; saguzar batek gau bakarrean zenbat intsektu ehizatu ditzakeen jakin nahi baduzu, zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentrora. Neska-mutilek, naturaz gozatuz, bioaniztasunera gerturatu eta ikasteko aukera paregabea aurkituko dute Alkizan. 

www.fagus-alkiza.com

1