Noticias

Atrás

Gema Arrugaeta argazkilariaren lanak ikusgai Fagus Alkizan

Ostiraletik Aurrera Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan ikusgai izango dira Gema Arrugaeta argazkilariaren lanak.

20·06·2018


Gema Arrugaetak naturarekiko eta bidaiekiko grina berezia du eta hori bere lanetan agerikoa da. Esperientzia handia du munduko hainbat pasaia, herrialde eta kulturatan. Esate baterako, lan ugari eginak ditu honako tokietan: Peru, Bolivia, Amazonas, Argentina, Txile, Norbegia, Suedia, Finlandia, Laponia, Danimarka, Italia, Frantzia, Moroko, Tanzania, Nepal, Tibet, Himalaya eta Sri Lankan.

Natura eta gizarte gaiak ardatz dituzten sei libururen egilea da eta 13 dokumental egin ditu askotariko formatuetan. Gainera, 10 museo tematikotan baina gehiagotan daude Gema Arrugaetaren argazkiak ikusgai.

Ekainaren 22tik aurrera,  Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan zein herriko hainbat gunetan,  Gema Arrugaetaren argazkiez gozatzeko aukera izango dugu. Bere ibilbide profesionalean zehar 170.000 argazkitik gora atera ditu eta horien guztien artean, natura, gizakia eta kultura ardatz izanik, Faguserako aukeraketa egingo du propio argazkilariak. 

Ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentrura eta goza ezazu Gema Arruegaeta argazkilariaren lanez.