Noticias

Atrás

GYOTAKU teknika ezagutzeko aukera izango da Alkizan

Idoia Neves artistak Gyotaku teknika zer den azaltzeko tailerra eskainiko du "Natura, gizakia eta artea" irudigileen topaketan.

11·05·2018


Hernio mendiaren magalean, Alkiza, artisten topalekua bihurtuko da maiatzaren 26an. Naturaren eta gizakiaren arteko harremanetik sortzen da artea eta horren erakusleihoa izango da Alkiza.

Besteak-beste, GYOTAKU teknika zer den ezagutzeko aukera izango da topaketan. Arrainak inprimatzeko teknika japoniar hau probatu nahi baduzu, eman izena IDOIA NEVES artistak eskainiko duen tailerrean. Doakoa izango da, beraz, ez izan zalantzarik eta apunta zaitez plazak agortu aurretik.

kultura@alkiza.eus
Telefonoa: 688 604 466