Noticias

Atrás

HASI GARA KABIA ERAIKITZEN

Artistentzako Sormenaren Kabia Egonaldietan izena emateko epea irekita dago jada.

05·07·2018


FAGUS ALKIZA Interpretazio Zentroak bost urteko bidea egin du jada eta urteurrenak proiektu berriak martxan jartzeko aitzakia eta indarra eman digu.

 

Hiru dira Fagusen ardatz nagusiak: natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura. Alkizako Udalak eta herriko eragileek urteak daramatzate naturaren eta gizakiaren esparruan hausnartzen eta bien arteko harremana sendotzeko lanean.

 

Orain berriz, iritsi da hirugarren zutabeari tinko eusteko garaia, jakina, beste biak ahaztu gabe. Hala, "Sormenaren Kabia" ekimen berria jarriko dugu abian. Artistentzako gogoetarako, sormenerako eta lanerako gune bat sortu nahi dugu, kulturaren sorkuntza hirietatik desentralizatu eta hau gizarteratzeko tresna bihurtu nahi dugu “Sormenaren Kabia”  Gipuzkoa osorako.

 

Proiektua burutzeko bidea luzea izango dela jakitun gara eta poliki-poliki eta mimoz hasi gara kabia eraikitzen. Artistentzako Sormenaren Kabia Egonaldietan izena emateko epera irekita dago jada. 

 

Informazio gehiago: www-fagus-alkiza.com atarian.