Noticias

Atrás

Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa Alkizan Argibideak eta Arauak

30·03·2016


Hondakinen kudeaketa Alkizan

Argibideak eta Arauak


Gogoratu etxean badauzkazuela gida-liburuxkak zer non bota kontsultatzeko, baita webguneetan!!!
AUTO ETA AUZO KONPOSTAGAILUAK
• Konpostagailuak erabili! EDUKIONTZIETAN ORGANIKORIK EZ!
Herrian sortzen den hondakinen %40-a aurreztu dezakegu herrian bertan tratatuz.
• Zer bota daiteke konpostagailura?
• Landare jatorrizko hondakinak: Fruta, fruitu lehorrak, haziak, barazkiak, belarra, loreak eta landare
apaingarriak
• Animalia jatorrizko hondakinak: Haragia, arrautzak, arrautza-oskolak, arraina, mariskoa, hezurrak, gazta
eta etxeko animalien ilea
• Sukaldeko papera, ahozapiak eta kartoia, baina bakarrik zikin baldin badaude
• Ogi-papurrak, galletak eta opilak
• Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, baita infusio-hondar eta -poltsak (graparik gabe)
• Kortxozko tapoiak
• Egituratzailea ekarpen gunean daukazue (Frontoiaren alboan dagoen etxolan).
EDUKIONTZIAK
Hondakinak bereiztu, bakoitzari dagokiona edukiontzi barruan sartu, poltsa txikitan eta kanpoan
edo aldamenean ez utzi!
Beteta badago ere ez utzi kanpoan, gogoan izan dezakezu ontziak zein astegunetan hustutzen dituzten:
• Errefusa (berdea): Astelehenetan.
o errefusan: berrerabili, birziklatu edo konpostatu ezin daitekeena BAKARRIK!
o organikorik EZ, ontzi arinak/plastikoa EZ, papera/ kartoia EZ, beirarik EZ
• Papera eta kartoia (urdina): Asteartetan.
o Kartoizko kaxak eta horrelakoak desegin, zapaldu eta tolestuta sartu.
• Ontzi arinak (horia): Ostegunetan.
Zer bota daiteke edukiontzi horira?
• Metalezko edari eta kontserba latak.
• Tetrabrick-ak.
• Edari eta elikagaien plastikozko botilak.
• Etxea garbitzeko produktuen plastikozko botila eta ontziak.
• Poliestireno hedatuzko (porexpana) elikagai-erretiluak.
• Aluminiozko elikagai-erretiluak eta elikagaietarako aluminiozko gainerako materialak.
• Jogurten eta postreen plastikozko ontziak eta haien tapak.
• Beirazko ontzien metalezko tapak eta botilen txapak.
• Hortzetako pastaren tuboa eta kosmetikako plastikozko ontziak.
• Izoztutako elikagaien poltsak eta, oro har, plastikozko poltsa guztiak, baita plastikozko elikagai-filma ere.
BILKETA BEREZIAK
• Poda edo jardineko inausketa: Kantitate txikitan bada konpostagailura eta kantitate
handietan herriko ekarpen gunean utzi daitezke (Frontoiaren alboan dagoen etxolan).
GAINERAKOAK
• Tamaina txikiko gauzak: pilak, bateriak, sukaldeko tresna txikiak, aparatu informatikoak...
Herriko ekarpen gunean utzi daitezke (Frontoiaren atzealdean dagoen etxolan).
Bakoitzari dagokion kaxan utzi.
• Material arriskutsuak: elektro-resna txikiak, CDak, tonerak, pinturak, ...
Herriko ekarpen gunean utzi daitezke (Frontoiaren alboan dagoen etxolan).
Horretarako dagoen kaxa berezian sartu.
• Tamaina handiko gauzak: Hileko hirugarren ostegunean jasotzen dira, baina bezperan
Mankomunitatera deitu behar da abisua pasatzeko,
943 67 62 16 (10tatik 13tara).
Bestela, Garbigunera eraman behar dira:
ü Andoain
Leizotz industriagunea - 20140 Andoain.
Telefonoa: 943 30 38 09
andoaingarbigunea@tolosaldea.org
ü Tolosa
San Blas auzoa, 9 bis - 20400 Tolosa.
Telefonoa: 689 41 13 49
sanblasgarbigunea@tolosaldea.org
Garbiguneetako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 12:30 / 16:00-19:00
Larunbatak: 9:00 - 13:30
Igandeak eta jaiegunak : Itxita
Abuztua: Astelehenetik larunbatera 9:00 - 13:30
LAGUNTZA
Lehenago ere adierazi dugun eran, edozein zalantza izanez gero, Mankomunitatean bertan informazioa
bilatu dezakezue: (943 554 874, konpostatu@tolosaldea.org, http://www.tolosaldea.org).
Hortaz gain, Alkizan ere Asteazkenero goizez Udaletxean egoten den Alaitz ingurumen teknikariari
ere galdetu diezaiokezue edo berarentzat kontsultak utzi (943 690235).
LABURPENA:
Herri bileran herritar batek modu egokian jarri zuen eran: hondakinen ardura norberak hartu behar
du, Mankomunitateak eta Udalak egin behar dutena da baliabide egokiak jarri jardun hori bideratzeko.
Laburbilduz, honako hau besterik ez dugu egin behar: BEREIZTU, hondakin bakoitzari berea eman
(dagokion tratamendua), eta arduratsu jokatu. Horrela 4 “erre” famatuetatik 3 garrantzitsuenak betez:
sortzen duguna gutxitu (Reducir), ahal duguna ber-erabili (Reutilizar), bestea berziklatu (Reciclar).