Noticias

Atrás

JAKOBA ERREKONDO ALKIZAN IZANGO DA

Jakoba Errenkondok hitzaldia eskainiko du Alkizan maiatzaren 18an

03·05·2018


San Isidro Jaien baitan, Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du maiatzaren 18an. 

Alkizako herria, inguratzen duen paisaiarengatik da ezaguna. Garai batean, Alkizarrek mendia izaten zuten bizigaia; belarra, garoa, egurra, fruituak… bertatik ateratzen zuten bizi irauteko beharrezkoa zen gehiena. Hartu-emana egunerokotasunean islatzen zen. 

Naturaren zaintza eta lotutako balore kulturalen kontserbazioa gure herrian baserritarrei zor diegu; Hernio-Gazumeren kasuan Itzulegiko tumulua, Santa Kruzeko ermita zaharraren aztarnak, Zopiteko koba, Leize Handia, Putre-haitza, hariztiak, arroken arteko flora berezia, pago motzak, eta bertan bizi diren animalia espezieak lekuko.

Azken batean, gure arbasoek zizelkatu dute Alkizako paisaia, Euskal Herriko beste herri askotan egin duten moduan. Gure aurreko belaunaldien jakinduria eta zentzunari  zor dizkio Alkizak bere baso, larre eta baratzeak. Hauen guztien atzean jakintza, kultura eta historia sakona dago.

 Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna hain zuzen ere, gure arbasoek baserri pasaisaiaren eraikuntzan izan duten eraginaz eta garrantziaz jardungo da. Hitzaldia maiatzaren 18an, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan eskainiko du arratsaldeko 18:30tan. Gainera, usurbildarrak natura eta gizakiaren arteko zubilana egingo du, ikus-entzuleek egindako galdereei erantzuteko tarte luzea ere hartuko baitu.