Noticias

Atrás

Martxan dira Alkizako baserri paisaiak ezagutzeko ibilbide gidatuak

Fagus Alkiza Interpretazio zentroa bisitatu eta Baserri Paisaien Ibilbidea gidatuta egiteko aukera izango da maiatzaren 19an.

14·05·2018


Alkiza, Hernio-Gazume mendilerroaren iparraldeko magalean dago kokatua, 340 m-ko altueran, ondorioz, inguratzen duen paisaiarengatik da ezaguna. Gure inguruko herriek duten paisaia ordea, ez da bere kasa sortu, ez da erabat naturala. Belardi, soro, baratza, baso eta larre horiek sortzeko eta mantentzeko baserritarren urteetako esfortzua ezinbestekoa izan da. 

​Baserri pasaiaien eraikuntzan gure arbasoek izan duten eragina eta garrantzia ezagutzera emateko, Alkizako Udalak "Baserri Paisaien Ibilbidea" sortua du. Larunbatetik  aurrera, ibilbide hori gidarekin egiteko aukera izango da.

Ibilbidea herriko plazatik abiatuko da eta Alkiza inguruko bi muino zeharkatuko ditu. Bipagoeta baserriaren parean, ibilbide motzagoa edo luzeagoa aukeratzeko modua izango da. Edozeinetara ere, bidea erraz egiteko modukoa da.

Ibilbidea egin aurretik, nahi izatera, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango da horretarako egokitutako bisita baten bidez. 

​"Baserri Paisaien Ibilbidea" egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Ezagutu itzazu xehetasunak Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean. 

​www.fagus-alkiza.com