Noticias

Atrás

SAGUZARREN IBILBIDE GIDATUA EGINGO DUGU LARUNBATEAN

Hernio-Gazume mendilerroan bizi diren babestutako animaliak eta euren habitatak ezagutzeko aukera izango da azaroaren 10ean Alkizan.

05·11·2018


Alkiza Hernio mendiaren magalean kokaturik dago, Natura 2000 Sare europarraren baitan aitortutako paraje ederrez ingururaturik. Hernio-Gazume orain bost urte izendatu zuten ofizialki Babes Bereziko Eremu eta sasoi hartan martxan jarri zen Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa.

Hernio-Gazume bera da Interpretazio Zentroaren mami nagusia. Fagusen, Alkizako basoetan bizi diren babestutako animalia espezieak eta hauen habitatak ezagutzeko argibideak emango ditugu eta ondoren, Saguzarren Ibilbidean, bertatik-bertara ikusiko  ditugu animalia espezie hauen bizitokiak. 

Ibilbidea egiteko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. 

www.fagus-alkiza.com

Izena emateko: 688 604 466 (09:30-12:30/15:30-19:00)

 

Oharra: eguraldi oso txarra egiten badu, ibilbidea bertan behera geratuko da.