Noticias

Atrás

San Isidro Jaiak Alkizan

Baserritarren zaindariaren omenez, lau eguneko egitaraua antolatu dute alkizarrek

08·05·2018


Hilaren 15ean, Baserritarren Eguna ospatzen da Euskal Herrian, eta Alkizan,  lau eguneko egitaraua antolatu dute.

Hona hemen San Isidro Jaiak ospatzeko egitaraua:

​- MAIATZAK 15

​          . 21:00tan San Isidro eguna ospatzeko afaria Ostatu Jatetxean

- MAIATZAK 18

         Gure Esku Dago-ren egitaraua

​                   . 16:45etan haurrentzako esku tailerra

​                   . 17:30ean herriko gazteen eskutik, dantza saioa

                   . 18:00etan Giza Katea eta argazkia

​                   * Ondoren, talo-poteoa, Eko Taloren eskutik

​          . 18:30ean Jakoba Errekondoren hitzaldia, Fagus Interpretazio Zentroan: "Zein eragin izan dute                  gure arbasoek baserri paisaiaren eraikuntzan?". 

             * Ondoren, bertaratutakoen galderei erantzungo die usurbildarrak

- MAIATZAK 19

​          . 18:00etan: Frontenis Txapelketaren finalak. Master eta Mixto mailak

​- MAIATZAK 20

​          . 11:30ean: haurrentzako ginkana

​          . 18:00etan: Frontenis Txapelketaren finalak: Neska eta Mutil (gaztetxoak) mailak.