Noticias

Atrás

San Martinak Jaiak

Azaroaren 9tik 11ra bitartean ospatuko dituzte San Martinak alkizarrek

31·10·2018


BADATOZ SAN MARTIN JAIAK!

Gastronomia, bertsolaritza, magia, karta-jokoa...denetariko osagaiak izango dituzte aurtengo San Martin jaiek. Zatoz Alkizara, pozik hartuko zaitugu!

OSTIRALA 9

·       17:00etan Imanol Ituñoren eskutik Magia Parrastan ikuskizuna haur eta familientzat kultur etxeko aretoan.

·       18:30ean haurrentzako pintxo lehiaketa Ostatu jatetxean

·       19:30ean Patata tortila lehiaketa

·       22:30ean Mus txapelketa Ostatu jatetxean

LARUNBATA 10

·       18:00etan lau t’erdiko finala

·       21:00etan bertso afaria Amaia Agirre, Haritz Mujika eta Aimar Karrikaren eskutik Ostatu jatetxean.

IGANDEA 11

·       10:00etan meza. Ondoren, hamaiketakoa Ostatuan

·       17:30ean eskoba txapelketa

 

*OHARRA: Pintxo lehiaketa 7-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Parte hartzeko izena eman beharko da Ostatu jatetxean azaroaren 7a, asteazkena, baino lehen. Parte hartzaileek bere labana, mantala eta tabla ekartzea eskertuko da.