Noticias

Atrás

Trakzio mekanikoko ibilgailuen 2017ko zerga

Trakzio mekani-koko ibilgailuen zergaren 2017. urteko errolda onartu da.

03·05·2017


Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araugintza Erregelamen-duaren 41.18 artikulua betetzearren, Udalbatzak 2017ko apiri-laren 25ean hartutako erabakiaren arabera, trakzio mekani-koko ibilgailuen zergaren 2017. urteko errolda onartu zuen. Orain errolda hori jendearen agerian jarriko da uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Udal Ogasunen Arau-tzaileak, 14. artikuluko 1. zenbakian agindutakoa betez. Hala-ber borondatez ordaintzeko epearen eta eraren berri ematen da, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartze-koak, 78. artikuluak eskatu bezala:

 

  1. Jendearen agerian dagoen tokia: Idazkaritza bulegoak.

     

  2. Aztertzeko epea: Hilabetekoa, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera.

     

  3. Ezadostasuna agertzeko epea: Hilabetekoa, b) hizkian adierazi bezala, aurkeztu beharra dagoen berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz.

     

  4. Errekurtsoa aurkeztu behar zaion organoa: Udalbatza.

     

  5. Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego orduetan.

     

  6. Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: Aipatutako foru arauak 14. artikuluko 2. zenbakian agindutakoak.

     

  7. Ordaintzeko epea: Borondatez ordaintzeko epea: 2017ko maiatzaren 2tik uztailaren 3ra.

     

  8. Ordaintzeko era: Aurrezki kutxa eta banketxeen bidez, edo Udaletxeko Bulegoetan.

     

    Aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira eta horiei premiamenduzko errekar-gua, berandutza interesak, eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.