Noticias

Atrás

UDARARI ONGI ETORRIA EMANGO DIOTE ALKIZARREK

Alkizarrek solstizio egunak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean

22·06·2017


IKASTURTE AMAIERAKO MUSIKA ETA DANTZA EMANALDIA

Musika eta dantza emanaldi batekin ongi etorria egingo diote udarari Alkizako neska-mutikoek. Urtean zehar, eskola orduez kanpo, musika zein dantza klaseetan ikasitakoak jendaurrean erakutsiko dituzte. Herriko elizan trikitixa, dultzaina, pianoa, kitarra eta bibolina ere entzuteko aukera izango da. 

Ekainak 22, ostirala

18:30tatik aurrera Elizan

 

ALKIZAKO TXIRRINDULARITZA IGOERA

Alkizarrek kirola egitea maite dute. Ezagunak dira bertako pilota zein frontenis txapelketak eta baita bailara mailan egiten den Aiztondoko Klasika ere. Larunbatean, herriko gazte eta gaztetxoak izango dira kirolari protagonistak. Bi proba egingo dira. Bata hamasei urtetik beherakoentzat eta hamar urtetik azpikoentzat bestea.

ALKIZAKO IGOERA (Federatu ganbeko 16 urtetik beherakoentzat)

- Anoetan, Azken Portun hasi eta herriko plazaraino

- 17:00tan hasita

ALKIZAKO KILOMETRO BATEKO IGOERA (10 urtetik beherakoentzat)

- Bentzala baserriaren parean hasi eta herriko plazaraino

- 18:00tan hasita

Izena emateko: kultura@alkiza.eus/ Aitor (Peru): 665 713 434

Txirrindulari helduagoek parte hartu nahi badute, ez da oztoporik jarriko, baina, sariak hamasei urtetik azpikoei bakarrik emango zaizkie.

SAN JUAN SUA

Urtero legez, iluntzean, San Juan Sua piztuko da herriko plazan.