Noticias

Atrás

UR TASAREN ERROLDA ONARTU DA

Udaleko Idazkaritza ikusgai daude 2017 urteko lehenengo seihilabeteko Ur Tasaren Errolda

28·08·2017


Alkate jaunak 2017 urteko abuztuaren 25an emandako 2017/21  Alkatetza Ebazpen bidez 2017 urteko lehenengo seihilabeteko  Ura Tasaren Errolda onartu zuen. Aipaturiko errolda jendaurrean jartzen dira ikusgai, Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauetako 14.1 atalak agindutakoari jarraiki:

a)Ikusgai dagoen lekua: Udaleko Idazkaritza.

b)Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita

c)Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b) puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko berraztertze errekurtsoa aurkeztuta.

d)Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkate-Lehendakaria.

e)Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera erregistroan, bulego orduetan.

f)Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2 artikuluan zehaztutakoak.

g)Ordaintzeko epea: 2017ko irailaren 1 etik azaroaren 3a arte.

h)Ordaintzeko era: Udal bulegoetan edo udaletxeak kutxabanken duen kontu korrontean.

Aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.

Alkiza, 2017ko abuztuaren 25a.—Jon Umerez Urrezola Alkatea