Noticias

Atrás

Zabor Tasaren Errolda

2017 urteko bigarrengo seihilabeteko Zabor Tasaren Errolda onartu da.

21·12·2017


2017ko abenduaren 12an egindako Udalbatzak  beste gai batzuen artean, 2017 urteko bigarrengo seihilabeteko  Zabor Tasaren Errolda onartu zuen. Aipaturiko errolda jendaurrean jartzen dira ikusgai, Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauetako 14.1 atalak agindutakoari jarraiki:

a)Ikusgai dagoen lekua: Udaleko Idazkaritza.

b)Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita

c)Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b) puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko berraztertze errekurtsoa aurkeztuta.

d)Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkate-Lehendakaria.

e)Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera erregistroan, bulego orduetan.

f)Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2 artikuluan zehaztutakoak.

g)Ordaintzeko epea: 2018ko urtarrilaren 2tik martxoaren 2ra arte (biak barne).

h)Ordaintzeko era: Udal bulegoetan edo udaletxeak kutxabank-en duen kontu korrontean.

Aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkie.