Demografia

Alkizako biztanleria 2013an

Adina

E

G

Portzentaia
0-20 50 47 % 25,66
21-40 59 53 % 29,63
41-60 41 61 % 26,98
61-80 23 26 % 12,96
81 tik  + 8 10 % 4,76

Guztira: Emakumeak 181, gizonezkoak 197.

ALKIZAN  378 biztanle daude erroldatuta.

AUZOZ AUZO (MARTXOAK 25)

  • San Martin: 91 gizon eta 91 emakume
  • Arana: 48 gizon eta 39 emakume
  • Sakamidra: 15 gizon eta 9 emakume
  • Hernio: 12 gizon eta 9 emakume
  • Aldapa: 10 gizon eta 13 emakume
  • Azaldegi: 21 gizon eta 18 emakume

Azkeneko 50 urteetan 

 

Ikusiko dezutenez 60ko hamarkadatik 2000 urteraino izugarrizko jeitsiera izan zuen Alkizako biztanle kopuruak batez ere 80ko hamarkada bitartean. Honen zergatia, baserriko bizimoduaren beherakada itzela, eta industria arloan baldintza dexente hobegoetan lana errez aurkitzea izan dira besteak beste,  baita ere jaiotze datan urritzea. Konturatuko zaretenez emakumearen emigrazioa askoz haundiagoa izan da gizonezkoena baino, horrek biztanlegoan desoreka nabarmena sortu duelarik. Baserriko bizitza kontserbadorea eta gogorra izanik, kaleko bizitza eta ohiturak aukera gehiago eskeintzeak sortu zuen egoera berri hau.

Azken hamarkadan berriz igoera handia izan du 60ko hamarkadako zifretera bueltatuz. Etxe bizitza berriak eta modu onean, natura ingurua lasaitasuna eta bizi kalidade ona, izan dira gazte eta ez hain gazteak herrian geratzeko aitzekietako batzuk. Aurrerantzean ere espero degu horrelaxe jarraitzea eta herria bizirik eta tinko mantentzea luzaroan.

 

  1960 1970 1981 1990 2000 2011
Gizonezkoak 226 198 146 148 148 197
Emakumezkoak 198 148 126 115 106 174
Guztira 424 346 272 263 254 371