Visor de contenido web

Liburutegia

Kaixo! Ongi etorri alkizar guztioi eta txiripaz edo jakinminez, web orri honetan sartu zaren honi; eta are gehiago liburutegi sailan sartu den despistatu edo benetako irakurzale orori. Gure liburutegiko eskeintza nahiko zabala da. Eleberria (nobela), entsaio, poesia, artea, ipuinak, dvd, bideozintak ... Beno, ez zaituztet aspertu nahi.

Jakin ezazue liburu asko dituzuela eskura eta gustukoa topatzeko hoberena bueltatxo bat ematea dela. Oso garrantzitsua: jakin ezazue gustura jasoko dugula irakurri duzuen azken liburuari buruzko zuen iritzia. Dakizuen bezala, idaztea hastea da, lerrotxo bat hasieran, gero bi eta, gero, jarraitu nahi duenak jarrai dezala. Bi lerrotxokin gustura gelditzen dena, listo. Liburutegi honek ez dizue gehiago eskatuko. Ah!!!!! Ahaztu gabe! Zuen gustuko liburuen berri jakitea ere interesatzen zaigu. Besterik gabe, agur bero batez agurtzen zaituzte Alkizako liburutegiak. 
 
  • Ordutegia:

Astelehenetan: 17:00etatik 19:00etara

Ostegunetan: 09:00tatik 13:00tara eta 17:00etatik 19:00etara