Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

“HITZAK ZAINDARI” ERAKUSKETA IBILTARIA ALKIZARA IRITSIKO DA

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da “Hitzak zaindari”.

18·11·2021


«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina martxan du  EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak), Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gipuzkoan burutzen ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.

Egitasmo honek ekimen hauek ditu: erakusketa ibiltari bat eta liburuxka bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratu zen uztailaren 6an. Ondoren, Gipuzkoako beste hainbat herritan egon da eta urtea amaitu aurretik Alkizara iritsiko da. Fagus Alkiza interpretazio-zentroan ikusgai egongo da azaroaren 26tik urtarrilaren 14ra  bitartean. Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

Urtebeteko bidea egin du erakusketak eta Hernioaren magalean bukatuko du aurtengo ibilbidea. Alkizako erakusketa inauguratzeko Pettik kontzertu akustikoa eskainiko du herriko elizan. Abeslari eta gitarrajole nafarrak hitzekin ederki jolas egiten du eta emanaldi ederra eskainiko du nahi duen ororentzat. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ordubete lehenago irekiko da erakusketa.

Antolatzaileek erakusketan dioten moduan, “Bizitzak zaintza dakar, eta zaintzak bizitza”. Hortaz, zain ditzagun gure hitzak eta bizirik manten dezagun gure hizkuntza. Goza dezagun guztiok “Hitzak zaindari” erakusketaz.

HITZAK ZAINDARI ERAKUSKETA

Non: Alkizako Fagus interpretazio-zentroan

Data: azaroak 26-urtarrilak 14

INAUGURAZIO EKITALDIA: PETTIREN KONTZERTU AKUSTIKOA

Non: Alkizak elizan

Noiz: azaroak 26, ostirala

Ordua: 19:00etan.


Visor de contenido web

COVID mapa

Leyenda
  Casos por 100.000 habitantes de los últimos 14 días
400 casos o más
Entre 300 y 399 casos
Entre 60 y 299 casos
60 casos o menos
Sin incidencia o menos de 5000 habitantes en el municipio
 

 

*Origen de los datos: OpenData Euskadi

**Tasa de 14 días por 100.000 habitantes. Las tasas se calculan con respecto a la población publicada por EUSTAT en la Estadística Municipal de Habitantes para el 1 de enero del 2020.

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan