Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

AIZTONDOKO UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALEAK AUKERATZEKO DEIALDIA

Begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 21etik apirilaren 8ra, bi egunak barne

08·03·2022


Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 27tik uztailaren 22ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 21etik apirilaren  8ra.

Bete beharreko baldintzak, jarraian:

Baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea.
  • Euskara ulertu eta ongi hitz egitea.
  • Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea.
  • Currikuluma eta agiriak aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • Aisialdiko zuzendari titulua.
  • Aisialdiko begirale titulua.
  • Ikasketak/ prestakuntza-ikastaroak.
  • EGA
  • Lan esperientzia.

​Curriculumak aterpeak@urtxintxa.eus helbidera bidali behar dira. "Aiztondoko udalekuak" jarri behar da izenpean. Curriculumeko datuak egiaztatzeko agiriak ere bidali beharko dira. 

Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko. 

Izena emateko epea: martxoaren 21tik apirilaren 8ra, biak barne. (Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko).

Begiraleen elkarrizketa apirilaren 29an  egingo da, Adunan.

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan