Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Visor de contenido web

COVID mapa

Leyenda
  Casos por 100.000 habitantes de los últimos 14 días
500 casos o más
Entre 300 y 499 casos
Entre 60 y 299 casos
60 casos o menos
Sin incidencia o menos de 5000 habitantes en el municipio
 

 

*Origen de los datos: OpenData Euskadi

**Tasa de 14 días por 100.000 habitantes. Las tasas se calculan con respecto a la población publicada por EUSTAT en la Estadística Municipal de Habitantes para el 1 de enero del 2019.

Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

ALKIZA IPAR ETA HEGO EUSKAL HERRIAREN TOPAGUNE IZAN DA

4
Inazio Urruzola Txakolindegian aurkeztu dute AGOUR gaztandegiaren kutixia berria: gazta urdina.

17·12·2020


 

· Inazio Urruzola upategiak AGOUR gaztandegiaren azken produktuaren aurkezpen ekitaldia jaso du, Juanita apardunarekin egindako maridajean

· Aurkezpenean zehar, Alkiza eta Lizartzako alkateek halako sinergiek eskualdean duten garrantzia nabarmendu dute

 

AGOUR gaztandegiak merkaturatu berri duen gazta urdina aurkeztu du jendaurrean, Alkizako Inazio Urruzola upategian antolatu duen maridajean. Gazta urdina eta Juanita izeneko ardo aparduna maridatu dituzte Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak gidatutako saioan. Ekitaldian bi ekoizleak izan dira, Alkizako eta Lizartzako alkateak aldamenean zituztela; biek ala biek, eskualdea jarri dute balorean, baita halako sinergien garrantzia ere.

Gazta urdina aurkezteko antolatu duten maridajean Peio Etxelekuk, AGOUR gaztandegiko presidenteak; Xabier Urruzolak, Inazio Urruzola upategiko arduradunak; Alkizako eta Lizartzako alkateak, hurrenez hurren Inaki Irazabalbeitia eta Iñaki Azpiroz; eta Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak parte-hartu dute. Hain zuzen, Garaizabali egokitu zaio maridajea gidatzea, eta bertaratu direnek, gazta urdina eta Juanita ardo aparduna dastatzeko aukera izan dute.

Maridajea hasi aurretik, ordea, bi herrietako alkateek eskualdeko ekoizleen arteko halako ekitaldiak balioan jarri dituzte. “Tolosaldeko bi herri txiki elkar hartuta gaude gaur, Alkiza eta Lizartza. Ekitaldia eskualde barneko sinergien erakusgarria da; eta sinergia horiek ezinbestekoa dira gurearen egitura demografikoa duen eskualde batean. Herri txikiok bakarrik ez dugu aurrera egingo gure herritarren etorkizuneko ongizatea bermatzen. Elkar hartuta gure indarrak emendatu egiten dira”, azaldu du Alkizako alkate Inaki Irazabalbeitiak.

Iñaki Azpiroz Lizartzako alkateak bere aldetik, AGOUR gaztandegia Lizartzan zabaldu izana oso garrantzitsua dela nabarmendu du, baina herriarentzat eta baita eskualdearentzat ere.

Gazta urdinaren aurkezpena

Ordezkari instituzionalen txanda bukatuta, upategian bildutakoek esperotako unea heldu da: AGOURek ekoiztutako azken kutixia dastatzeko ordua, urdina. Peio Etxelekuk aditzera eman duenez, Lizartzako gaztandegian soilik ekoitziko den gazta. Etxelekuk gogorarazi du egoitza berrian joan den urtean inauguratu zela, eta dozena bat lagun ari direla bertan lanean. Horrela, orain dela ia 40 urte Heletan zabaldu zuten gaztandegiak Hegoaldera zabaldu ditu mugak, eta bertako artzainekin elkarlanean ari dela nabarmendu du.

Gaztaren ezaugarriak izendatzeko eskatuta, AGOUReko presidenteak ekoizpenari erreparatu dio lehenik. “Iparraldean oso ohikoa da gazta urdina ekoiztea, baina hegoaldean ez da horrela. Hortaz, esan dezakegu gazta egiteko modu berritzailea ekarri dugula Lizartzara”.

Hori esanda, nolako gazta egiten duten azaldu du. Bere esanetan, “gazta urdinak ez du inor epel utziko. Kanpotik, zonalde honetan oso ohikoak diren gazten tankera du, azal gogorrarekin. Labana sartzean, ordea, ezustea dator, gazta krematsua baita. Zaporea ere berezia da, izaera handikoa, erraz identifikatzen den horietakoa. Usaimenera, berriz, zapore intentsoa du, baina ez da batere gogorra”. Finean, euskal gazta urdin krematsu baten aurrean gaude”.

Maridajeko beste protagonista Inazio Urruzola upategiko ardo aparduna izan da, Juanita izenekoa. Hondarribi zuri mahats motarekin egindako ardo aparduna “fina, freskagarria eta garraztasun puntu atseginekoa” dela ziurtatu du Urruzolak. Ekoizlearen hitzetan, “ardo berritzaile baten aurrean gaude, probatu berri dugun gazta urdina produktu berritzailea den moduan. Alkiza eta Lizartza, eta bide batez, eskualdea, gastronomiaren, berrikuntzaren eta lehen sektorearen abangoardian kokatzen dituzten bi produktu”.

ARGAZKIAK: Unai Sorarrain

1 2 3 4

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan