Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

ALKIZAKO KABIA GUNEA MARTXAN DA

Alkizako Udalak, herriko eragileekin batera, martxan jarri du Alkizako Kabia Gunea.

27·07·2020


 

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek hausnartu, sortu eta esperientziak partekatzeko beka bat sortu zuen 2018an: SORMENAREN KABIA.

SORMENAREN KABIArekin kultura eta arte-sorkuntza hirietatik deszentralizatu nahi ditugu. Landa-eremuko herri txikietan proiektu artistikoak gauzatu daitezkeela erakutsi nahi dugu eta bide horretan lehen urratsak egin ditugu hirugarren ekitaldia martxan baitago jada.

SORMENAREN KABIA-k, Alkizako herri-mugimendua biziberritzeko gizarte-ekintzen sustatzailea ere izan nahi du. Hala, Alkizako Udalak eta eragileek herri-bizitza suspertzeko beste pauso bat ematea erabaki dugu. Herriko bihotzean, plazan bertan kokaturik dagoen ALKIZAKO KABIA GUNEA sortu baitugu.

Xehetasun guztiak www.fagus-alkiza.com atarian aurkituko dituzu.

Argazkia: Aitor Arroyo, Tolosaldeko Ataria. 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan