Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

ALKIZAKO ONDARE HISTORIKOA ETA NATURALA EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DA ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIETAN

Jardunaldien baitan, herriko paisaia zergatik eta nola aldatu den ezagutzeko eta Alkizako eliza barrutik ikusteko aukera izango da.

13·09·2021


Jardunaldien baitan, herriko paisaia zergatik eta nola aldatu den ezagutzeko aukera izango da. Bestalde, Alkizako eliza barrutik ikusteko bisita gidatuak ere egingo dira.

 Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioa aurkeztu berri dute,Guztion Ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa” lelopean. Orotara ehun bat jarduera eta ekitaldi izango dira Gipuzkoako 31 udalerritan70 erakunde desberdin izan dira antolatzaile, tartean museoak, elkarteak, gizarte kolektiboak eta baita partikularrak ere.  

2021eko edizioaren jarduerek ondarearen irisgarritasunean eta inklusioan jartzen dute arreta, kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko helburuarekin, kontuan hartuta edizio honetan landu diren gakoek eta balioek jarraipena izango dutela eta etorkizunean gure ondarea zabaltzeko moduan integratuta geratuko direla.

Programan, ondarea pertsona guztiei hurbiltzeko moduko kultura ekitaldiak sartzen dira: ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasun kognitiboa dutenak, desgaitasun fisikoa dutenak edo entzumen desgaitasuna dutenak. Hala, lehen aldiz, programa osatzen duten 138 ekitaldi baino gehiagori buruzko informazioak irisgarritasun neurriei buruzko argibideak jasotzen ditu (ukimenezko elementuak, brailea, zeinu hizkuntza, irakurketa erraza, azpitituluak, etab.).

Helburua da informazioa ahalik eta modu argienean ematea, gizarte talde jakin batzuei gure kultura ondareaz gozatzea eragozten dieten oztopoak ezabatzeko.

Ondarearen Europako Jardunaldien programaren ekoizpena izan da beste berritasun bat, PDF formatu irisgarri batean egin baita, ikusmen urria duten pertsonei eta itsuei programa irakurtzen laguntzeko. Dokumentu hori euskaraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, irailaren 20tik aurrera, Gipuzkoa Kulturaren web orrian.

Ekitaldien nondik norakoak eskuragarri daude Gipuzkoa Kultura webgunean (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/ondarearen-europako-jardunaldiak/aktibitate-katalogoa), eta baita kultur etxeetan eta museoetan eskuragarri dagoen jardueren paperezko katalogoan ere. Alkizako udaletxean bertan ere eskuratu ditzakezue.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/ondarearen-europako-jardunaldiak/aktibitate-katalogoa

Jarduerei buruzko informazio gehiago:

https://www.europako-ondarea.eus/

 

PAISAIA: GUZTION ONDAREA, GUZTION HISTORIA

Deskribapena: Inguratzen gaituen paisaia gure arbasoek utzi diguten ondare natural, historiko zein antropologikoa da. Harrizko bideek, larre berdeek, zuhaitz lepatuek... denek hitz egiten digute gure arbasoen bizimoduaz, guztion iraganaz. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak, Alkizako "Baserri Paisaia" ezagutu eta ulertzeko bisita gidatua egingo du. Bisita entzumen arazoak dituzten pertsonentzat ere egokituta egongo da, horretarako  zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskuragarrai egongo da.

Hizkuntza: euskara

Elkargunea: Alkizako hilerri ondoko aparkalekuan dagoan informazio gunea.

Eguna(k) eta ordua(k): 2021-10-23. Goizeko 10:00etan abiatuta

Antolatzailea: Fagus Alkiza intepretazio-zentroa

Informazioa eta erreserbak: kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 zenbakira whatsappa bidalita.

Aktibitatea doain: ez

Prezioa: 5-€

Telefonoa: 688604466

E-posta erreserbak edota parte-hartzaileen zalantzak argitzeko: kultura@alkiza.eus

Oharrak: zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskuratu nahi izanez gero, erreserba egiterakoan jakinarazi beharko zaio antolakuntzari.

Izena emateko epea urriaren 12an bukatuko da.

Irrisgarritasun neurriak: “Euskal Gorrak” pertsona gorren elkarteen euskal federazioaren bitartez zeinu-hizkuntzako interprete zerbitzua eskainiko da.

E-posta: kultura@alkiza.eus

Herria: ALKIZA

 

 

ERRETAULAK: GURE HISTORIAREN LEKUKOAK

 

Jarduera mota: bisita gidatua

Deskribapena: Ba ote da elizarik gabeko herririk Euskal Herrian? Elizak izan dira herrietako eraikinik handi eta esanguratsuenak. Mendez mende, denboraren erasoei aurre eginez, gaurdaino zutik dirauten eraikinik horiek gure historiaren lekukoak izan dira. Erretauleako santuak herriko mugimendu sozial, kultural, politiko, ekonomiko eta abarren testigu izan dira. Alkizako Tourseko San Martin elizako ateak irekiko ditugu bertako ondarea denen eskura jartzeko.

Hizkuntza: euskara

Elkargunea: Tourseko San Martin eliza

Eguna(k) eta ordua(k): 

Urriak 2, larunbata. 11:00etan

Urriak 16, larunbata. 11:00etan

Urriak 30, larunbata.11:00etan.

Antolatzailea: Fagus Alkiza interpretazio-zentroa

Informazioa eta erreserbak: kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 zenbakira whatsappa bidalita.

Aktibitatea doain: ez

Prezioa: 5-€

Telefonoa: 688604466

E-posta erreserbak edota parte-hartzaileen zalantzak argitzeko: kultura@alkiza.eus

Oharrak: Alkizako Eliza duela gutxira arte itxita egon da bisitarientzat. Aurten, baina, nahi duenak bertako erretaula ederra eta gainerako altxorrak ikusi ahal izango ditu. Datetan aldaketak egon daitezke.

E-posta: kultura@alkiza.eus

 


Visor de contenido web

COVID mapa

Leyenda
  Casos por 100.000 habitantes de los últimos 14 días
400 casos o más
Entre 300 y 399 casos
Entre 60 y 299 casos
60 casos o menos
Sin incidencia o menos de 5000 habitantes en el municipio
 

 

*Origen de los datos: OpenData Euskadi

**Tasa de 14 días por 100.000 habitantes. Las tasas se calculan con respecto a la población publicada por EUSTAT en la Estadística Municipal de Habitantes para el 1 de enero del 2020.

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan