Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

ASIER KIDAM MAGOAK IKUSKIZUNA ESKAINIKO DU ALKIZAN

"Aroa eta mirariak" ikuskizuna eskainiko du azaroaren 13an

09·11·2020


Magia ikuskizun freskoa eta dotorea haurrentzat (eta familientzat). Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormenlanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

Jatorrizko ideia: Asier Kidam

Zuzendari artistikoa: Julia Marin

Ilusio diseinua: Luis Martioda eta Víctor Ruiz de Gordoa

Jantziak: Garbiñe Goenaga eta María Jesús Ladrón de Guevara

Argazkiak: Carlos Arciniega eta Estibaliz Goenaga

Ordubete inguru irauten duen areto-ikuskizuna, haurrei zuzendua eta famili giroan ikusteko

aproposa. 

AROA ETA MIRARIAK MAGIA IKUSKIZUNA

Noiz: azaroak 13, ostirala

Non:  Alkizako elizan

Ordua: 17:00etan

Segurtasun eta higiene arauak bete beharko dira. Tokia dagoen bitartean sartzeko aukera izango da. 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan