Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

AURTENGO AURREKONTUAK MOLDATU BEHAR IZAN DITU UDALAK

Osasun-krisiaren aurrean, Udalak aurrekontuak egokitu behar izan ditu gastuak murrizteko.

30·04·2020


Apirilaren 28an eginiko osoko bilkuran Alkizako Udalak aztertu du, besteak beste, Covid-19aren krisiak izango dituen ondorioak 2020rako udal aurrekontuan. Izan ere, GFAk iragarri baitu udalei foru-funtsaren bidez egingo dien ekarpenak % 20-25 bitarteko murrizketa izango duela. Horrek eragin handia du Alkizako Udalaren ekonomian, foru-funtsak sarreren % 56a osatzen baitu.

Osoko bilkuran Inaki Irazabalbeitia alkateak informatu du udalak eman asmo dituen pausuez egoera berrira moldatzeko. Udalak identifikatu du jada zein partidetan dagoen aukera gastu-murrizketak egiteko eta zenbatekoak izan daitezkeen. Udala jakitun da egoera aldakorra dela eta datu guztiak ez dituela mahaiaren gainean, baina proposatutako neurriekin 2020rako gastua % 10 murriztea posible ikusten du.

Inaki Irazabalbeitiak adierazi du. 'Alkizarrok etxeko lanak egiten ari gara egoera berrira moldatzeko, baina bakarrik ezin dugu egin eta lan horretan goiko erakundeak gu laguntzea ezinbestekoa da'. Batetik eskatu du foru-funtsean egin behar den murrizketak kontua izan dezala Alkiza moduko udal txikien egoera berezia, hots, GFAk ez dezala murrizketa-tasa bera aplikatu udal guztientzat eta, bestetik, beharrezkoa ikusten du udalaren jarduera ekonomikoa mugatzen dituzten baldintzak, gastu-araua adibidez, malgutzea udalek maniobratzeko tartea izan dezaten.


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan