Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

Badugu zer ospatu!

Urriaren 24a liburutegien eguna da, eta egun berezi hau ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditugu Alkizako Udal Liburutegian.

19·10·2022


Urriaren 24a liburutegien eguna da, eta egun berezi hau ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditugu Alkizako Udal Liburutegian. Ekintza hauek urriaren 24tik 28ra egingo dira, eta helburu nagusia Euskal Herriko mitologiako pertsonaiak ezagutaraztea izango da. Horretarako Toti Martinez de Lezearen “Euskal Herriko leiendak” liburua hartuko dugu aztergai.

Liburutegira hurbiltzen direnek hemen azaltzen diren 65 leiendak irakurtzeko aukera izateaz gain, egunero 3 pertsonaia ezberdin landuko ditugu jarduera desberdinen bitartez.

Azkenik, haurrek haien pertsonaia mitologikoa sortzeko aukera izango dute. Zein itsura izango zenuke pertsonaia mitologikoa bazina? Zein botere eduki nahiko zenuke? Eragin imaginazioari eta etor zaitez Euskal Herriko sinesmen eta elezaharren parte diren jeinuak ezagutzera!


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan