Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

BISITA GIDATU TEMATIKOAK UZTAILETIK AURRERA

1
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisita gidatu tematikoak eskaintzen hasiko da berriro uztailetik aurrera.

16·06·2020


Azken hilabeteetan itxita egon da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa. COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz Zentroaren eskaintza guztia etenda egon da, bai ikastetxeentzat egin ohi ditugun bisita gidatuak baita bisita gidatu tematikoak ere. Alabaina, egoera bere onera itzultzen ari da eta hainbat zerbitzu martxan jarriko ditugu berriro. Esate baterako, uztailetik aurrera Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko espezieak eta habitatak ezagutzeko hainbat irteera egingo ditugu. Naturaz gozatuz ikasteko aukera paregabea izango dugu bertatik bertara. 

HERNIO-GAZUMEKO HEGAZTI SARRASKIJALEAK

 

Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herri ederra da. Naturagune aparta izateaz gainera, ekologikoki balio handikoa da. Izan ere, Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago eta 2012an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten.

Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua da bertan Europar Batasunaren interesekoak diren espezieak daudelako. Esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusi daitezkeen hegazti sarraskijaleak. Alkiza sai arren eta sai zurien bizi-tokia da eta zor diegun begirunez, eurengan gerturatuko gara.

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hegazti hauek hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua prestatu du. Jabier Vazquez basozain izango dugu bidelagun. Vazquezek paraje hauek primeran ezagutzen ditu eta sai arre eta sai zurien inguruko hamaika bitxikeria azalduko dizkigu.

Bisita gidatua uztailaren 4an egingo dugu (larunbata). Alkizako Plazatik abiatuko gara goizeko 10:00etan eta bi ordu inguru iraungo ditu irteerak. Ibilbidearen zailtasun maila ertaina da.

 

ZUHAITZ LEPATUAK, HISTORIAREN LEKUKO BIZIAK

 

Hernioren gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Alkizako basoetako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten. Gainera, bertan sortutako ikatzarekin berotzen zituzten bai alkizarren sukaldeak eta baita industrietako labeak ere.

Mendeen joan etorrian, gizakiak garaian-garaiko egoerara moldatu eta diru-iturri berriak aurkitu behar izan ditu. Hainbat ogibide desagertu egin dira ondorioz. Esate baterako, Alkizan, sasoi batean, familia guztietan bazen ikazkinen bat. Ordea, txondorrak bezalaxe, langintza hori aspaldi itzali zen. Zuhaitz lepatuak, baina, ofizio horren lekuko biziak ditugu.

Lagunekin edo familiarekin goiz dibertigarria pasa nahi baduzu, zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatu duen ibilbide gidatura. Uztailaren 25ean, Alkizako Plazatik abiatuko gara goizeko 10:00etan. Balentin Mugartza, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria,  gida dugularik arbasoengandik jaso ditugun altxor hauek hobeto ezagutuko ditugu.

 

Ibilbideak haurrekin egiteko modukoak izango dira eta bi ordu inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidalita edo 688 604 466 telefono zenbakira deituta.

Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doakoa izango da irteera, eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Oharra: koronabirusaren izurriteari aurre egiteko, osasun agintariek ezarritako protokoloak aplikatuko ditugu. Bisita egunean bertan bizi dugun egoeraren araberako protokoloa jarraituko dugu.

 

 

1

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan