Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

DON JUANENA ETXEKO BIGARREN SOLAIRUKO UDAL APARTAMENTUA ALOKAIRUAN ESLEITZEKO OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA

Alkizako Udalak Juanena eraikineko apartamentua alokatzeko oinarriak kaleratu ditu.

08·06·2020


DON JUANENA ETXEKO  BIGARREN SOLAIRUKO UDAL APARTAMENTUA ALOKAIRUAN ESLEITZEKO OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA.

 

1.-OINARRIEN HELBURUA

Oinarri hauen helburua da Alkizako udalaren jabetzakoa den Don Juanena etxeko bigarren solairuan kokaturik dagoen apartamentua adjudikaziorako baldintzak ezartzea.

 

2.-EZAUGARRIAK

Don Juanena etxeko bigarren solairuan kokaturik dagoen udal apartamentuak ondorengo ezaugarriak izango ditu:

-Sukalde eta sala bateratua

-Logela bat

-Komun bat

 

3.-ESKATZAILEAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Apartamentu honen onuradun izateko ondoko baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek:

  1. Bizilekuaren edo herriarekiko lan loturen gaineko betebeharrak. Eskatzaileetako batek, gutxienez, ondorengo baldintzetatik bat betetzea eskatuko da:

-Alkiza ohiko bizilekua izanik, bertan erroldatua egotea urtebetetik gorako epean, oinarriak onartu aurreko aldian.

- Alkizan jaio eta 10 urtez bertan erroldatuta bizi izana.

-Alkizan lan egitea, urtebetetik gorako epean, oinarriak onartu aurreko aldian.

  1. Etxebizitzarik eza: aipaturiko apartamentua errentan eskuratu ahal izateko, bizikidetza-unitateko edozein kidek ezin izango du inolako etxebizitzarik izan jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan, oinarri hauek onartu baino bi urte lehenagoko epealdian.

 

4.-SALBUESPENAK

Aurreko atalean ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez dutela egiaztatu ondoren salbuetsita geratu daitezkeen pertsonak edo elkarbizitza unitateak ez ezik, salbuetsita geratuko dira, halaber, Alkizako Udaletxearekin edonolako zorrak dituztenak.

 

 

5.-KONTRATUAREN IRAUPENA

Errenta kontratuak urtebetekoak izango dira, errentamendua dokumentu administratiboan formalizatzen den egunetik kontatuta, eta urtez urte luzatu ahal izango dira gehienez bost urtera arte.

 

6.- ERRENTA

Hileko alokairua 350 €-koa (Hirurehun eta berrogeita hamar eurokoa)izango da. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango direlarik.

 

7.-ALOKATZEKO BALDINTZAK

Maizterra etxebizitza okupatzera behartuta dago eta bertan erroldatu beharko du etxebizitza bere eskuetara ipini eta hilabeteko epean. Berau ohiko egoitza iraunkor bezala erabiltzera behartuta dago; ezin izango du etxebizitza hutsik eduki edota baimenduta ez dauden beste erabileretarako hartu, ezta beste inori alokatu ere. Etxebizitza okupatu beharra ez betetzea, errentamendu kontratua deuseztatzeko arrazoitzat joko da.

Errentariak berme bat ezarri beharko du, hileroko baten zenbatekoaren baliokoa. Kontratua ezeztatzearen ondorioz errentariak giltzak errentatzaileari itzultzen dizkion egunaren hurrengo hilabetearen barruan itzuliko da kopuru hori.

Udalak etxebizitzan sartzeko eskubidea izango du, aldizka kontserbazio eta bizigarritasun baldintzak berrikusi ahal izateko.

Horretarako, aldez aurretik abisatu beharko die maizterrei, ikuskapenaren eguna eta ordua zehaztuz.

Maizterrek ordaindu beharko dituzte errentan emandako etxebizitzak dituzten kontsumo gastu guztiak, alegia, elektrizitatea, gasa, ur hornidura eta zabor gastuak, oro har, etxebizitza bakoitzari dagokionez bereiz daitezkeen guztiak.

 

8. ESKABIDEAK ETA ADJUDIKAZIOA

Alkizako Udalak oinarriak onartu ostean, espedientearen hasiera eta ondoriozko deialdia jendaurrean jarriko ditu oinarriak web orrian argitaratuaz.

8.1. Esleipenean parte hartzeko eskaera.

Esleipenean parte hartzeko interesa duen ororen betebeharra izango da:

a) Eskabidea aurkeztea, erantsitako ereduaren arabera.

Eskabidearekin batera, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

b) Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da egon bizikidetza unitate batean baino  gehiagotan aldi berean. Kide batetik gorako bizikidetza unitateei dagokienez, eskabidean kide guztien datuak eta horiei buruzko dagokion informazioa jaso beharko dira, oinarri hauen arabera.

 

 

8.2. Epea.

Parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da. Epe hau, oinarri hauek Alkizako web gunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasiko da. Epea jaiegunean edo igandean amaitzen bada, hurrengo laneguna hartuko da azken  egun gisa. Eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira. Epea azken laneguneko 13:00etan amaituko da.

 

9. ADJUDIKAZIOA

Esleipena egiteko, hauek hartuko dira kontuan:

 

-Alkizan 1 urte baino gehiago erroldatua egotea edo bertan jaio eta gutxienez 10 urte bizi izana: 25 puntu

-Iraupena:

  • 1 urte: 5 puntu
  • 2 urte: 10 puntu
  • 3 urte edo gehiago 25 puntu

-Adina:

  • 18-40 urte: 25 puntu
  • 41-65 urte: 10 puntu
  • 65 urte baino gehiago: 5 puntu

-Gizarte egoera zaurgarrian egotea:  25 puntu

 

Puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio. Zerrenda bat prestatuko da beste guztien artea, puntuazioaren arabera.

Baremoaren emaitza Alkatearen dekretu bidez onartuko da eta Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian argitaratuko da.

Erabakiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, nahi izanez gero, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian.

 

10. ETXEBIZITZAREN ESLEIPENDUNEN ZERRENDA

Etxebizitzaren esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarriko da erakusgai.

 

11.ERREKURTSOAK

Interesdunek zerrenda horiek inpugnatu ahalko dituzte honako hauek aurkeztuz:

aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

 

12.KONTRATUAREN FORMALIZAZIOA

Jarraian adjudikazioak formalizatuko dira dagozkien errentarako kontratuen bitartez.

Aukeratutakoek, bere aldeko adjudikazioa jakinarazten denetik kontatzen hasi eta gehienez hamar egun naturalen epean adjudikazioa

formalki onartu beharko dute eta adierazten den epealdian kontratua formalizatzera konprometitu.

 

13.BALDINTZAK EZ BETETZEA

Oinarri hauetan jasotako baldintzetako edozein ez betetzeak eta aztertuko diren zirkunstantziei buruzko datuen faltsutasunak, kontratuaren deuseztapena sortuko du eta, ondorioz, zerrendan agertzen diren eskatzaileen artean etxebizitza berriro adjudikatzera eramango du.

 

14.BEHIN BETIKO ESLEIPENAREN ONDOKO BETEBEHARRAK

Etxebizitza hauen esleipendunek errentamendu-kontratua izenpetzeko formalitateak bete behar dituzte. Baldin eta esleipenduna ez bada kontratua izenpetzeko saiora azaldu eta zergatia justifikatu ez badu, esleipenari uko egitetzat hartuko da; hori horrela, zerrendan hurrena dagoen pertsonari edo bizikidetza-unitateari emango zaio aukera, aurreko puntuan adierazitako salbuespen berarekin.

Alokairuzko udaletxe bizitzak uztea eta beharrezko baimena. Alokairuzko udal etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dute esleipendunek. Esleitutako alokairuzko udal etxebizitzak ezin lagako dira ez errentamenduan ez prekarioan, non eta horretarako berariazko baimenik ez duen eman administrazio jarduleak, kasu honetan Alkizako Udalak.

Halaber, adierazitako dokumentu horietan honako betebehar hau agertuko da: Maizterrek Alkizako Udaleko administrazioaren ikuskaritza zerbitzuei lagundu beharko diete, baldin eta hala eskatu bazaie, udal ikuskaritzak bizileku-betebeharra zenbateraino betetzen den egiaztatzeko eskatzen dituen dokumentuak emanez.

 

15.JURISDIKZIO ESKUDUNA

Oinarri hauetan prestakuntza eta kontratuen esleipenean jatorria duten arazo edo auzi guztiak ebazteko jurisdikzio eskuduna administrazioarekiko auzietakoa izango da.

Oinarri hauen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean berau Alkizako web orrian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edo Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa, Administrazioarekiko Auziak arautzen dituen 1998ko uztailaren 13ko Legeak ezartzen duen moduan eta epean.

 

 

16. DATUEN BABESA

 Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez, jakinarazten da bai ekarritako datuak, bai lortzeko baimentzen direnak, Udala titular deneko fitxategietan bilduko direla, behar den tratamendua emateko eta oinarri hauetan ezarritako helburuarekin.

Halaber, jakinarazten da eskabide orria aurkezteak baimena ematen diola Alkizako udalari eskatzaileen identifikazio-datuak iragarki taulan eta web orrian argitaratzeko, honako hauek barne direla: Eskatzaileen identifikazio-datuak, bizikidetza unitatearen osaera, zein zerrenda eta kupotan parte hartzen duten eta, hala badagokio, baztertu izanaren arrazoiak.

 

Alkizan, 2020ko maiatzaren 25ean

 

ESKAERA ORRIA

/documents/167075/0/JUANENA+OINARRIAK.pdf/c3c76bd4-e8dd-f9e9-9bc5-b3e6ae6226eb

OINARRIAK

/documents/167075/0/JUANENA+ESKAERA+ORRIA+%281%29.pdf/62ab5c40-ce22-480f-a4a6-ef3d851e7259

 

 

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan