Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

EUSKARAREN BIRIKAK SENDOTZEKO TAILERRA ESKAINIKO DU UEMAK

Alkizako Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak udalerri euskaldunetako joera linguistikoei buruzko hausnarketa egiteko saioa antolatu dute.

19·11·2020


Leku bateko hizkuntza nagusia euskaraz denean, toki hori euskaldunontzat arnasgunea dela esaten da. Baina hori argi izanda ere, hamaika galdera sortzen zaizkigu: zergatik entzuten da erdara haurren parkean? Euskarak ustez prestigioa irabaztea eta, aldi berean, etxeko erabilera jaistea normala al da? Gure herrian euskararekin gertatzen ari dena, gure herrian bakarrik ari al da gertatzen?

Seguru asko ez, udalerri euskaldun askotan antzeko joerak ari baitira azaltzen. Eta zergatik, ba?

EUSKARAREN ARNASGUNEAN TAILERRA

Galderei erantzunak emateko asmoz, herritarrentzako formazio tailer irekia antolatu dugu Alkizako Udalak eta UEMAk elkarlanean. Guztion iritziek eta ekarpenek dute garrantzia, alez ale uzta oparoa biltzea baita asmoa. Zuk ere izango dituzu bizipenak, usteak edo kexak kontatzeko. Orain da ordua. 

PARTAIDEAK

Herritar guztiei irekia dago tailerra: herriko eragileak, gurasoak, norbanako interesdunak, ostalariak, gazteak, enpresariak, ikasleak...

HELBURUAK

Udalerri euskaldunetako joera lingustikoei buruzko hausnarketa egiteko tartea hartu, eta, hizkuntzaren erabileran eragina duten askotariko faktoreak aztertzea. Elkarrekin ateratarako ondorioekin etorkizunera begirako jarrerak lantzea da helburua. 

NON-NOIZ

Zer: Arnasguneen tailerra.

Non: Alkizako Kultur Etxean.

Eguna: azaroaren 27an.

Ordua: 19:00etan.

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan