Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

GIMNASIOA, FRONTOIA ETA HAUR-PARKEA IREKITA DAUDE

Alkizako Udalak herriko gimnasioa, frontoia eta haur-parkea irektizea erabaki du. Ezinbestekoa izango da oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak aintzat hartzea.

22·06·2020


 
 
Alkizako Udalak gimnasioa, haur-parkea  eta frontoia erabilgarri jarri ditu gaurtik (ekainaren 22tik)  aurrera.
 
 Ondorengo arauak bete beharko dira udal-instalazio hauek  segurtasunez erabiltzeko:
 
 
GIMNASIOAREN ERABILERA:
 
Gimnasioa, gehienez, 2 pertsonek erabili ahal izango dute aldi berean. 
Erabiltzaileek maskarila, eskularruak eta desinfektantea eskura izan beharko dituzte instalaziora sartu aurretik, bitartean eta ateratzerakoan.
Gimnasioan sartzeko maskarila jantzia izan beharko da eta bi metroko distantzia mantendu ezean, ezingo da kendu. 
Eskuak garbitu beharko dituzte.
Bertako materiala erabili aurretik desinfektatu egin beharko da eta baita erabili ondoren ere. 
•Bi esku-ohial erabili beharko dira: Bata (handia) esterilen gainean edo lurrean jartzeko, eta bestea (txikia), izerdia lehortzeko
 
 
FRONTOIAREN ERABILERA:
 
Erabiltzaileek maskarila, eskularruak eta desinfektantea eskura izan beharko dituzte instalaziora sartu aurretik, bitartean eta ateratzerakoan.
Mesedez, hartu gogoan bete beharreko oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak:
 
- Pertsona batetik besterako 1,5 m distantzia zaindu.
- Distantzia ezin denean mantendu musukoa jantzita izan.
- Eskuak maiz garbitu.
 
 
HAUR- PARKEAREN ERABILERA
 
Mesedez, hartu gogoan bete beharreko oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak:
 
- Pertsona batetik besterako 1,5 m distantzia zaindu. 
- Distantzia ezin denean mantendu musukoa jantzita izan.
- Eskuak maiz garbitu.
 
 

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan