Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

HARKAIZTIETAKO BIZILAGUNAK EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA UZTAILAREN 27AN

Alkizako plazatik abiatuko da 10:00etan eta bi ordu eta erdi inguru iraungo ditu irteerak

11·07·2022


Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herria da. Naturagune aparta izateaz gainera, ekologikoki balio handikoa da. Izan ere, Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago eta 2012an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten, besteak beste, Europar Batasunaren interesekoak diren espezieak daudelako bertan. Esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusi daitezkeen hegazti sarraskijaleak. Alkiza sai arren eta sai zurien bizi-tokia da.

Bisita gidatua uztailaren 27an egingo da, larunbatez. Alkizako plazatik abiatuko gara 10:00etan eta bi ordu  eta erdi inguru iraungo ditu irteerak. Ibilbidearen zailtasun maila ertaina da.

Oinetako eta arropa egokia eramatea da aholkatzen da.

Aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, bidali emaila kultura@alkiza.eus helbidera edo bidali whatsappa 688 604 466 zenbakira.


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan