Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

HERNIO-GAZUMEKO HEGAZTI SARRASKIJALEAK EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA

Hernio gainean hegan ikusi ohi ditugun sai arreak eta sai zuriak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu irailaren 19ko bisita gidatuan.

28·08·2020


Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herri ederra da. Naturagune aparta izateaz gainera, ekologikoki balio handikoa da. Izan ere, Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago eta 2012an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten.

Hernio-Gazumen Europar Batasunaren interesekoak diren espezieak daudelako. Esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusi daitezkeen hegazti sarraskijaleak. Alkiza sai arreen eta sai zurien bizi-tokia da eta zor diegun begirunez, eurengaan gerturatuko gara.

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hegazti hauek hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu du. Eremu honetan hiru hamarkada baina gehiagoz  basozain lanetan ari den teknikaria izango dugu bidelagun. Gidariak paraje hauek primeran ezagutzen ditu eta sai arre eta sai zurien inguruko hamaika bitxikeria azalduko dizkigu.

Bisita gidatua irailaren 19an egingo dugu (larunbata). Alkizako Plazatik abiatuko gara goizeko 10:00etan eta bi ordu inguru iraungo ditu irteerak. Ibilbidearen zailtasun maila ertaina da.

Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidalita. Aforoa mugatua da. 

Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doakoa izango da irteera, eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Oharra: koronabirusaren izurriteari aurre egiteko, osasun agintariek ezarritako protokoloak aplikatuko ditugu. Bisita egunean bertan bizi dugun egoeraren araberako protokoloa jarraituko dugu.

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan