INAUGURATU DUTE ALKIZAKO ESKOLA BERRIA
20·06·2022
Alkizako Herri Eskolako plaka berria bistan da dagoeneko. Pandemiaren ondorioz nahi baino beranduago egin dute inaugurazio ekitaldia, baina, jendetsu bezain hunkigarria izan da. Eraikin berriari emandako ongietorriak eta urte luzez bertako zuzendaria izan den Juan Karlos Alduntzinen agur-festak bat egiten dute. Ekimenean Alkizako Herri Eskolako egungo zein lehengo ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute, baita aparteko hainbat gonbidatu eta herritarrek ere.
Herrigunearen erdian, bizi-bizirik dago Alkizako Eskola. Udarako oporren ostean 54 ikasle izango hartuko ditu, badatoz kimu berriak.
Juan Karlos Alduntzin, mila esker sustraiak sendotzeko egin duzun lanagatik. Sustrai sendoekin bakarrik eraiki daiteke geroa. Ondo bizi!
Argazkiak: Unai Sorarrain