Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

JUAN IRAZUSTA ALKIZALETE

Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak Juan Irazusta Alkizalete hil zeneko 250. Urteurrena gogora ekartzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte.

11·07·2022


Juan Irazusta Alkizalete (AlkizaGipuzkoa1688 - 1772Hernialdeko eta Alkizako erretorea eta euskal idazlea izan zen. Irazustak Gaspar Astete jesuitaren dotrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zien linguistikotik polemika-iturri izan dena.

 

Juan Irazustaren heriotzaren 250. urteurrena ospatzeko ekitaldiak uztailaren 22an egingo dira Alkizan. Ospakizunak bi zati izango ditu. Lehen zatian, 17:00etan Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan, Juan Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratuko da. Erakusketa ikusgai egongo da irailaren erdira arte.

 

Bigarren zatian, 17:30etan San Martin Tourseko elizan, 'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburuaren aurkezpena egingo da. 

 

Bi mendetan zehar, Gipuzkoako milaka haurrek Irazustak idatzitako dotrina memoriaz ikasi beharra izan zuten. Aldekoak eta kontrakoak izan bazituen ere bere itzala gaur egun arte iritsi da. Hala, Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak alkizarra hil zeneko urteurrena baliatuko dute Irazusta bera, bere garaia eta lana aintzat hartzeko.

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan