Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

KULTUR EKINTZAK MARTXAN DIRA BERRIRO

2
COVID 19-aren pandemiak dena hankaz gora jarri duen garai trumoitsu hauetan, kulturak bizirik irautea nahi du Alkizako Udalak. Horrexegatik, poliki-poliki, hasi da ekintzak antolatzen.

29·09·2020


Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, ia ez dugu batere ekintza kulturalik izan azken hilabeteotan. Herri batek bizirauteko kultura ezinbestekoa delakoan, poliki-poliki ekitaldiak antolatzea erabaki du Alkizako Udalak.

Urriko ekitaldiei ekiteko, "Ameli eta xirrikituen jostunek" ipuin kontaketa saioa eskainiko dute herriko haurrentzat urriaren 2an. Hala, Alkizako neska-mutilak ipuinen munduan murgilduko dira sormenari hegan egiteko aukera emanez. 

Urrian, bestalde, naturari lotutako gaiak izango dira hizpide. Esate baterako, Alvaro Aragon historialariak zuhaitz lepatuen inguruko bitxikeriak azalduko ditu urriaren 16an. Asier Hilario geologoak, berriz, Alkizako historia geologikoari buruzko hitzaldia eskainiko du hilaren 30ean. 

Alkizako altxorren artean hainbat koba ere baditugu, Olatzazpikoa esate baterako. Aita Barandiaranen gidaritzapean hainbat indusketa egin ziren bertan. Azterlan horiek emaitza oparoak eman zituen. Udalak hasitako bide horri jarraipena eman nahio dio, eta bere xedea da etorkizunean indusketa lanekin jarraitzea. Horretarako, baina, hainbat urrats egin behar dira aurretik.  Urriaren 17an, Jesus Tapia, Aranzadiko arkeologoaren zuzendaritzapean koba txukunduko dugu auzolanean. 

Aipatutako ekitaldiak beharrezko segurtasun eta higiene neurriak aintzat hartuz egingo dira. 

Urriko agenda osorik aurkietuko duzue  hemen:

http://www.alkiza.eus/documents/167075/17640650/URRIAKO+AGENDA/3a0a9722-72a2-6d83-607a-b8f8f55b12fa

1 2

Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan