OPORRAK ERE EUSKARATIK ETA EUSKARAZ
20·06·2022
Hirugarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, eta 250.000 mahai-gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean. Hainbat garapen agentziak ere egingo dute bat kanpainarekin, iaz bezala. Ekainaren 21etik irailaren erdialdera izango da kanpaina.
Bertatik Bertara kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute aurten ere UEMAk Bertatik Bertara kanpainarekin, ekimenean parte hartuko duten udalekin eta garapen agentziekin batera.
Oinarri-oinarrizko hiztegia, bisitarientzat:https://www.uema.eus/wp-content/uploads/2022/05/BB2022_hiztegia.pdf Kanpainaren nondik norakoak, beste hizkuntzetan: https://www.uema.eus/wp-content/uploads/2022/06/CAT-ES-ENG-FR-GAL-EUS.pdf
Spota: https://youtu.be/bipogkU4_Zw