Saltar al contenido

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Visor de contenido web

 
Publicador de contenidos
Atrás

UDAKO OPORRALDIAN HAUR SAHARARRAK ETXEAN HARTZEKO FAMILIAK BEHAR DIRA

Bi urteko geldialdiaren ondoren, “Oporrak bakean” programa martxan da. Euskal Herriko plazak saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta hazi diren haurrez bete nahi dira berriro, baita Alkizakoa ere.

21·03·2022


Ohiko arazoei (janari eta ur eskasia, udan 55º gradutik gorako tenperaturak, mediku azterketen gabezia eta abar) pandemia eta gerra gehitu zaizkie sahararrei.

Pandemia horri, isilik mantentzen den gerra gehitu zaio. 2020ko azaroaren 13an Marokok su-etenari amaiera eman baitzion. Ordutik, saharar soldaduak “lotsaren harresia” babesten diraute. Ia urte eta erdiz luzatu den gerrak heriotzak ekarri ditu. Aipatutako soldaduak, hain zuen ere, “Oporrak bakean” programan parte hartzen duten haurren aita, anaia edo senideak dira. Zenbait kasutan, duela urte batzuk gure herrietan harreran egondakoak dira.

Bi urte ondoren, “Oporrak bakean” martxan da. Ahalik eta haur gehienek uda Euskal Herrian pasa dezaten harrera familien bila dabiltza. Alkizako Udalak programa horretan parte hartzeko deia luzatu nahi dizue .

Datozen egunetan Saharako kanpamentuetan bizi duten egoeraren berri emateko hitzaldia eskainiko dugu herrian. Data zehaztu bezain pronto jakinaraziko dizuegu. Ordea, izena emateko epea martxoaren 27ra artekoa dela aintzat hartzea eskatzen dizuegu.

 

Izena emateko edo sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko deitu telefono zenbaki honetara:
Ana: 645 71 07 89


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan