Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de Alkiza

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Portlets anidados
Publicador de contenidos
Atrás

ZUHAITZ LEPATUAK, HISTORIAREN LEKUKO BIZIAK

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisita gidatu tematikoak egiten hasi da berriro. Uztailaren 25ean Hernio-Gazumeko zuhaitz lepatuak ezagutzeko irteera egingo dute.

06·07·2020


 

 

Hernioren gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Alkizako basoetako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten. Gainera, bertan sortutako ikatzarekin berotzen zituzten bai alkizarren sukaldeak eta baita industrietako labeak ere.

Mendeen joan etorrian, gizakiak garaian-garaiko egoerara moldatu eta diru-iturri berriak aurkitu behar izan ditu. Hainbat ogibide desagertu egin dira ondorioz. Esate baterako, Alkizan, sasoi batean, familia guztietan bazen ikazkinen bat. Ordea, txondorrak bezalaxe, langintza hori aspaldi itzali zen. Zuhaitz lepatuak, baina, ofizio horren lekuko biziak ditugu.

Lagunekin edo familiarekin goiz dibertigarria pasa nahi baduzu, zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatu duen ibilbide gidatura. Uztailaren 25ean, Alkizako Plazatik abiatuko gara goizeko 10:00etan. Balentin Mugartza, Aizkorri-Aratz natura-parkeko zuzendaria eta basogintza aditua  gidari izango dugu eta berari esker arbasoengandik jaso ditugun altxor hauek hobeto ezagutuko ditugu.

Ibilbidea haurrekin egiteko modukoa izango da eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidalita edo 688 604 466 telefono zenbakira deituta.

Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doakoa izango da irteera, eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Oharra: koronabirusaren izurriteari aurre egiteko, osasun agintariek ezarritako protokoloak aplikatuko ditugu. Bisita egunean bertan bizi dugun egoeraren araberako protokoloa jarraituko dugu.

 


Visor de contenido web

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan