Visor de contenido web

Aldapa bailara

Arpide goikoa

Arpide de suso edo Arpide-goikoa izeneko baserri bat bazen, 1396an, alegia Alkizako lehen batzarrean, dokumentu hartan izen bereko bi baserri ageri baitira. XIX. mendean, berriz, etxe berean bi familia bizi ziren. GFAko inbentarioaren arabera, habe-dolarearen aztarnak bere baitan gordetzen ditu. Etxe hartako Arpideko Joan erretorearen garaian eraiki zen gaurko San Martin parrokia eta Anbrosio Bengoetxea eskultorearekin harreman sakonak izan zituen. Lehen Arpide, Ezeiza, Elizalde, Urkizar, Arruti, Zuazti, Mendizabal eta gaur Beobidetarrak bizi dira etxe horretan.

Arpide azpikoa

Arpide de yuso, Arpide-azpikoa edo Arpide-behekoa izeneko beste baserri bat bazen, 1396an, lehen aipatutako dokumentuan. GFAko txostenean ageri denez, gaurko eraikuntza XVII. mendekoak bere harlandu eta barruko zurajea nabarmengarriak ditu. Etxe horretan, XIX, mendean bi familia bizi ziren, nagusia eta maizterra. Historian zehar, berriz, Arpide, Garro, Tapia, Aginalde, Zabala, Alkorta, Otegi eta Alberdi deiturakoak izan dira nagusi-maizterrak.

Eguzkitza

Eguzkitza edo Urruzola-berri izeneko baserria Lehen Karlistada ondoren Urruzolakoek eraiki zuten eta bertan beti maizterrak bizi izan dira: Urkizu eta Arantzabetarrak. Baserria hutsik zegoela, kiskali eta geroztik inork ez du berreraiki.

Garro

 

Goina

Izenari dagokionez Goyena, Goynaga eta Goina bezala ezagutzen da. Lehen Karlistada ondoren Jose Antonio Zuaznabar eta Maria Madalena Aranzabe senar-emazteek eraiki zuten. Bigarren belaunaldian, 1930 aurretik, Inazio Maria Zuaznabar eta Bentzalagako Josefa Ugartemendia Arrutirekin hustu zen. Urruzolakoek borda bezala erabilia 2007arte, Najera eta Bon Perezek erosi eta bertan bizitzekotan dira.

Ikilisagastia

Nahiz eta historian zehar Gillisagasti bezala ageri, 1558an, lehen aldiz Ikilisastiko Maria da lehen dokumentatua. Bertako jabe eta maizterrak honako hauek ezagutzen dira: Ikilisagasti, Arpide, Otaño, Irazusta, Aranguren, Pagadizabal, Pellejero, Ezama eta gaur Goenaga Uria bertan bizi da.

Litxaso