Plazaldea

Alkizalete

1348an, Alkiza Tolosare- kin hitzarmen kolektiboa egitean, Alkizaleteko Martin Joanes eta Martin Gartziak parte hartu zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiko inbenta- rioan, Lete izenarekin oinetxe bikaintzat emana ageri da eta armarrian 1212ko data, eguzki-ordularia, hormak harlanduz eraikiak eta beste hainbat elementuz hornitua. Etxebarruko salan hornidura bereziak ditu. Gaurko egitura hau 1760ko hamarkadan eraiki zen. Alkizako parrokian, urte askotan, bertako bost seme erretore izanak dira, gaurko organoa erosteko dirua ere Prudentxi Legarra Leteko jabeak eman zuen, eta, 1708-1726 urteetan, Martin Alkizalete, oinetxe bereko semea, izan zen Segurako notario. 

Donmigelenea eta Donjuanea kaletxea

Alkizako erretorea bizi zen gaur bi izen horiek dituen leku berean, 1609an. bere dokumentu eta guzti kiskali zen Alkizamendia edo Batxillertegia, gero, 1858an Don Migelene izenez berreraiki zuten, eta 1816an legarratarrek gaurkoa jaso zuten, bertan etxebizitzak eta eskola ipiniz. Lau fatxadak kararrizko harlanduzkoak zituen etxe dotorea egin zuten. apaizak, maisu-maistrak eta beste hainbat familia bizi izan dira nagusi eta maizter moduan gar, erdia Udalarena da.
 

Elizegi

 

Gaur taberna bezala ezaguna den Elizegik izen eta izaera ezberdinak izan zituen/ditu urteetan zehar: Eleyçegui, Eleizegi, Elizegi Behekoa, Elizegi Garaikoa, beraz, bi familia bizi izan ziren, 1761 eta 1811 urteetan; gainera, garai batean baserri, estanko eta denda ere izan zen. Arpideko Joan apaiza Alkizako erretore hautatzean, 1583an, Elizegiren izena lehen aldiz agertzen da, Arpide Beheko Grazia bertan bizi baitzen. Arpide, Urruzola, Irazusta, Aranguren, Otaegi, Zabala, Geresta, Aranburu, Alkizalete, Olano, Lastiri, Irastortza eta Aranzabe abizeneko familiak bizi izan dira etxebizitza horretan.

Karabela

Carabela, Karabela Kâbela grafiaz agertzen da baserriaren izena. Izenari Amerikako oihartzuna dario. Baserria bazen 1563an, eta 1583an, Iribeitiako Graziana eta Joanes iloba-izebak ziren bere jabe. Karabelan bizi izandako abizenak: Iribeitia, Lizarraga, Legarra, Usabiaga, Canibrides, Iturzaeta, Urkizu, Garmendia, Iguaran, Beobide, Urruzola, Noenlle Cruces.

Katalandegi

Cathalandegui, Catalandegi eta Katalandegi bezala azaltzen da bere izena. Lehen aipamena 1553koa da eta geroztik dokumentazio luzea darama, Leteko Martin Alkizalete eta Bengoetxeako Lorentzo Alkizaleteren kaperautzetan etengabe agertzen baita. Azkenik, Prudentzia Legarra hil zenean, Juan Bautista Gabirondok eskuratu zuen. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Elola, Landa, Gabirondo, Esnaola, Gorostegi eta Arantzabe.
 

Leteberri

Bazen, 1598an, Leteberriako Martin bat, Alkizan erregidore zena, beraz, etxearen jabe. Bi idazkera aurkitu dira Leete echeverria eta Leteberria. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Leteberria, Saizar, Iturrioz, Aranburu, Arruabarrena, Mintegia, Jauregi, Iruretagoiena eta Ugartemendia.