Publicador de contenidos
Atrás

AURREIRITZIAK APURTZEKO ANTZERKI-FORUMA ALKIZAN

"Aniztasuna", migratzaileen inguruan ditugun aurreiritziak apurtu nahi dituen antzezlana ikusgai izango da otsailaren 7an, Alkizan.

24·01·2020


Baketik 2007. urtetik dabil Antzerki Forumaren metodologiaren bitartez sentsibilizazio lan bat egiten, haur eta gazteei zuzenduta batez ere, eskola-jazarpena, arrazismoa, alkoholaren kontsumoa, bide hezkuntza, aniztasuna edo gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako gaien inguruan.

Baketik-ek "Aniztasuna", kulturarteko bizikidetzan balio etikoak sustatzeko antzerki-foruma eskainiko du Alkizan. 2008an martxan jarritako proiektua da, eta bere helbu­rua da ikus-entzuleek desberdinen arteko bizikidetzan erres­petuak duen balioa ulertaraztea, migratzaileen inguruko estereotipoak modu kritikoan identifikatuz.

Ertz asko dituen gai sakona lantzen du “Aniztasuna”k eta hortaz, haurrik gabe joatea aholkatzen dugu. 

“Aniztasuna” antzerki-foruma

Noiz: otsailaren 7an

Non: Kultur etxean

Ordua: 18:00etan