Publicador de contenidos
Atrás

MARTXAN DA INDARKERIA MATXISTA KASUAK ARTATZEKO EUSKO JAURLARITZAREN TELEFONO ZERBITZUA

Martxan da Eusko Jaurlaritzaren Laguntza telefonoa: 900 840 111

23·04·2020


 

Bizi dugun etxealdi garai honetan, indarkeria matxista sufritzen ari diren emakumeen egoera are latzagoa bihurtu da. Hori dela eta, Udalak gogora ekarri nahi du Eusko Jaurlaritzaren laguntza telefonoa martxan dela: 900 840 111.

Telefono zenbaki hau  24 orduz, urteko 365 egunetan dago martxan. 51 hizkuntzatan eskaintzen du zerbitzua eta, entzumen eta mintzamen arazoak dituzten emakumeentzako ere prestatua dago.

900 840 111 telefonoa dohakoa eta berehalakoa da, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.

Indarkeria matxista sufritzen ari diren emakumeei (edo hala daudela uste dutenei) laguntza eskatzeko deia egin nahi die Udalak. Halaber, bizilagunen batek halako egoeren berri badu, jakitera emateko eskatzen dio Udalak .

Indarkeria matxista jasaten ari bazara , gogoan izan ez zaudela bakarrik . Eutsi!

Eusko Jaurlaritzaren Laguntza telefonoa: 900 840 111

Informazio gehiago (PDF)

EUSKO JAURLARITZAREN TELEFONO ZENBAKIAZ

/documents/167075/0/1585296814-1544517574-24+orduko+zerbitzua-indarkeria+matxista.pdf/21409119-4df0-54bb-6342-eb9f16603412

EMAKUMEEN AURKAKO BIOLENTZIA MATXISTAZ

/documents/167075/11672316/EMAKUMEEN+AURKAKO+BIOLENTZIA+MATXISTA.pdf/b1c120ef-4e28-03c5-2d60-ae99eb3f83fd