Albisteak

Atzealdea

"UDAZKEN KOLORETAN" ARGAZKI LEHIAKETA MARTXAN DA

Hernio-Gazume eta Alkiza bertako argazkiek saria izango dute udazken honetan.

2016·02·05


Hernio-Gazume beti dago ikusgarria, edozein urte sasoitan sorgintzen gaitu, baina, udazkena iristean, bere xarma are eta indartsuagoa da. Horregatik, Fagus Alkiza Intepretazio Zentroak, herriko beste eragileekin batera, “Udazken koloretan” argazki lehiaketa martxan jartzea erabaki du.

Gaia

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren hiru ardatzetatik, gutxienez, bat aintzat hartu beharko dute parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, honakoak dira Fagusen zutabek: natura, bertan bizi den gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura. Hortaz, Alkiza eta natura, Alkiza eta gizakia edo eta Alkiza eta kultura gaiak presente egon beharko dute argazkietan.

Azkenik, ez ahaztu, “Udazken koloretan” izena duela lehiaketak, beraz, argazkiek aurtengo udazkenekoak izan beharko dute.

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

·         Argazkiaren izenburua

·         Egilearen izen-abizenak.

·         Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.

·         Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen.

Argazkiaren ezaugarriak:

·         300ppp-ko bereizmena.

·         30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina. Gehieneko neurria: 29,7 x 42 zentimetro.

·         Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.

·         Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

Argazkiak nora bidali eta  bidaltzeko epea:

-          Azaroaren 9tik-abenduaren 10era.

-          Argazkiak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: kultura@alkiza.eus

-          Mezua bidaltzerakoan zehaztu “Udazken koloretan” lehiaketarako dela

 

Saridunak

-          Aurkeztutako lanen artean, hiru argazki saiatuenak sarituko dira.

-           Parte hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dira.

 

Sariak:

-          Lete Nekazaletxean bi lagunentzako gaua eta gosaria.

-          Inazio Urruzola Txakolindegian bisita gidatua eta otordua.

-          Alkizako Ostatuan bi laguntzako otordua.

-          Parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira: Ur Mara Museoan bisita gidatua egiteko bosna sarrera bi lagunentzat.

Argazki irabazleak eta hauen egileak  abenduaren 19an jakinaraziko ditugu Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean eta horren berri emateko antolatuko dugun ekitaldian.

Argazkiak FAGUS ZENTRO-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio FAGUS-i, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

Antolatzaileak: Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa, Ur Mara Museoa, Ostatua Jatetxea, Lete Nekazaletxea eta Inazio Urruzola Txakolindegia.