Albisteak

Atzealdea

Alkizan banatuko dira Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sariak

"Ekairi gutuna" gaiari erantzunez karta idatzi dute 70 lagunek baina gehiagok. Bihar jakingo da zeintzuk izan diren gutunik saiatuenak

2018·06·07


Ekainaren 8an banatuko dira Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sariak Alkizako Fagus Interpretazio Zentroan, arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

Aiztondo zerbitzuen mankomunitateko kultura dinamizazio arloak Gutun lehiaketa deialdia egin du beste behin ere irakurzaletasuna eta idazteko ohitura sustatu eta bide batez, gutuna,  literatur genero moduan aldarrikatzeko.

“Ekairi gutuna” izan da edizio honetarako aukeratutako leloa eta transexualitatearen gaia jorratu denez, Chrysallis, haur eta nerabe transexualen gurasoen elkarteari Aiztondoko Gutun Lehiaketako epai-mahaian parte hartzeko proposamena luzatu zaio. Elkarteko kideek gogotsu hartu dute proposamena eta XI. Ekitaldian, Chrysallis elkartearen aipamen berezia jasoko du aurkeztutako gutunetako batek.

Aurten 70 lan baina gehiago aurkeztu dira lehiaketara eta Tolosaldeko partehartzaileez gainera, beste eskualde batzuetako hautagaiak ere lehiatu  dira. Ostiralean jakingo da zeintzuk izan diren saritutako lanak.

Maila bakoitzeko gutun saiatuenek  jasoko dute saria eta nabarmendutako gutun guztiak irakurriko dituzte ekitaldian zehar.

Amaitzean, bertaratzen direnentzat luntxa izango da.