Albisteak

Atzealdea

HERNIO-GAZUME ZER DEN BA AL DAKIZU?

INGURUMENA-KULTURA

2018·08·16


Hernio mendiaren magalean, Europa 2000 Sarean aitortutako naturgune zoragarri baten erdian dago Alkiza. Gipuzkoaren bihotzean,  herri giro lasaia eskaintzen du, mundutik gertu, baina, hiriko erritmo eta zaratatik urrun.

Alkiza,  Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremurako sarbide nagusia da eta Fagus Alkizak bertako ondare naturala  ezagutzeko aukera eskaintzen du, bai zentroan bertan eta baita bisitarientzat egokitutako bisita gidatuetan ere.

Hernio-Gazumeko barrutian eta Alkizatik abiatuta, seinalizatuta dauden lau ibilbide daude. Hauetan, ingurune zoragarriaz gozatzeaz gain, bertako ondare kulturala ezagutzeko modua izango dute ikasleek. Ondoren, interpretazio zentroan bertan, bisitariek ikusitakoa eta sentitutakoa ulertzeko gakoak aurkituko dituzte.

Fagus Alkizak 3 ardatz ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien harteko harremanetik sortzen den kultura.

Zentroaren muina Hernio-Gazumeri buruzko erakusketa bat da. Bertan,  bioanizatsunari eta tokiko ezaugarri bereizgarriei buruzko informazioa eskaintzen da.

Hernio-Gazume bere osotasunean ikusi daitekeen maketa handi bat edo eta Alkizako basoen zein bertan bizi diren landare eta animalia espezieen erreprodukioak aurkituko dituzue Fagusen. Horretaz gainera, naturaren eta gizakiaren arteko harremanetik sortzen den kultura ezagutzeko, alkizarren ondare kulturala ezagutzeko espazio bat ere badu zentroak. 

Alkizak, Fagusez gainera, egonaldi zorgarri bat antolatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Plazan aurkituko duzue Alkizako Ostatua eta herrian bertan dituzue Lete Nekazaletxea, Ur Mara Museoa edo eta Inazio Urruzola Txakolindegia. Zatoz Hernio mendiaren magalera eta goza ezazu naturaz.

 

Zentroa bisitatzeko udako ordutegia:

- Goizez: astelehenetik-ostiralera.  09:30/12:30 *

- Arratsaldez: asteartea, asteazkena eta osteguna: 16:30/19:00

 

* Zentroa goizez ikusteko deitu 688 604 466 zenbakira bisita ordua adosteko.

* Asteburuetan ikusi nahi izatera, beharrezkoa da aurretik 688 604 466 zenbakira deitzea.