Albisteak

Atzealdea

GAZTE TOPAKETAK EGINGO DIRA ALBIZTURREN AZAROAREN 24ean

Euren aisialdian zer egin nahi duten pentsatu eta datorren udararako proposamenak egiteko aukera izango dute 2001 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteek Albizturko Topaketan

2016·02·05


Zer egin nahi dute gure herriko nerabeek euren denbora librean? Zer eskaini diezaiekegu euren aisialdiaz goza dezaten?

Galdera hauek eta gehiago egin nahi dizkiegu 2001 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteei, izan ere, GAZTEMATIKA programari esker, herri txikiok nerabeen eskaintza hobetu eta aberasteko lanean ari gara. Hala, azaroaren 24ean, Gazteen Topaketa egingo dugu Albizturren

EGITARAUA

Albizturko plaza eta frontoi estalian , 2018ko azaroak 24 larunbatean

10:30 Herriko plazan bildu eta harrera

10:45 Ezagutza jolasak + jolasak

11:30 Hamaiketakoa

12:00 Murala, murala osatu eta margotu

Muralaren bitartez orain arte egindakoak ezagutuko dituzte, iritziak jasoko ditugu eta balorazioa egingo dugu. Hemendik aurrera egin nahi dituzten ekintzen inguruan ere arituko gara.

     Ondoren: Denbora emango balu bazkalordua arte jolasak

13:30 Bazkaria eta atsedena

15:30 Mundakako xuxedidoak, Argazki muntaia ikusi

Udalekuan egon direnak bertako pasarteak gogoratzeaz gain, egon ez direnek udalekua gogoratzeaz gain etorri ez dutenentzat erakargarri gerta daiteke datorren urteko ekintzatera animatuaz

16:00 Musika ahoz aho, musika eta dantza jolasa

     Ondoren askaria egingo dugu eta agurra

Oharra: Hamaiketakoa eta bazkaria bakoitzak eraman beharko du. 

Aizu, gazte, anima zaitez eta eman izena! Egun ederra pasako duzu lagun artean.

Alkizako kultur dinamizatzailea: 688 604 466