Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO FESTAK BERTAN BEHERA GERATU DIRA

Alkizako Festa Batzordeak herriko jaiak ez ospatzea erabaki du-

2020·06·01


Alkizako Festa Batzordeak herritarrei jakinarazi die aurtengo festak bertan behera geratu direla. Hala erabaki du maiatzaren 29an egindako bileran.

Festa Batzordeak adierazi du erabakia hartzea ez dela batere erraza izan.Nahiz eta alkizarrentzako urteko ekitaldi garrantzitsuena eta herriarentzako pizgarri ekonomikoa izan, Batzordeari arduraz jokatzea dagokio.  

COVID-19ak eragindako krisiaren eraginez, Festa Batzordeak ezin du ziurtatu herriko jaiak arriskurik gabe ospatzeko segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko gai izango denik. Horregatik, "herritarrekiko eta bisitariekiko arduragatik,  eta osasun publikoa bermatzeko", aurten ez dira herriko festak ospatuko.