Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO HERRI OSTATUA MARTXAN IZANGO DA BERRIRO

Bizi dugun ezohiko egoera aldatzen ari da eta normaltasunera itzultzeko urratsak ematen ari garelarik, Alkizako Ostatua irekita egongo da maiatzaren 15etik aurrera.

2020·05·14


 Alkizako Herri Ostatua irekita egongo da bihartik aurrera. Asteburuan zehar ere terraza martxan egongo da, bai bertan zerbait hartu edo jan nahi duenarentzat, bai prestatutako jakiak etxerako jaso nahi dituenarentzat ere. 

Alkizako Herri Ostatua itxita egon da Covid-19ak eragindako krisia hasi zenetik. Markosek,  arduratsu jokatuz, berehala itxi zuen Ostatua. Taberna eta jatetxea itxita  egon diren bitartean, baina, sukaldeak bizi-bizirik jarraitu du. Izan ere, Markosek herritarrentzat zenbait zerbitzu eskaini ditu. Etxez-etxeko janari zerbitzuaz gain, bere banatzaileen bitartez, barazkiak, fruta,arraina edota haragia erosteko aukera eskaini die herritarrei. Alkizako Herri Ostatuak emandako zerbitzuari esker, etxealdia arinagoa eta erosoagoa izan da alkizarrentzat. Horregatik guztiagatik,  Alkizako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Markosi. Bejondeizula!