Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO UDALAK ETA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE

Alkizako Udalak Deustuko Unibertsitatearekin sinatu duen hitzarmenaren bidez Deustuko Unibertsitateko turismo-ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Fagus-Alkiza interpretazio zentroan.

2020·07·01


Ekainaren 30ean ohiko osoko bilkura egin du Alkizako Udalak. Beste hainbat erabakien artean bi dira aipagarrienak:

Batetik, Alkizako Udalak Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatzea onartu du. Hitzarmen horren bidez Deustuko Unibertsitateko turismo-ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Fagus-Alkiza interpretazio zentroan.

Bestetik, Udalak herriko ostatuan eta Inazio Urruzola txakolindegian erabiltzeko kontsumo-bonuak banatuko ditu herritarren artean. Bonu bakoitzak 10 €-ko balioa izango du eta establezimendu horietan otordua egiteko erabili ahal izango dira 2020ko abenduaren 31ra bitartean. Bi helburu dituzte bonuek: herriko eragile ekonomikoak laguntzea krisiaren ondorioak gainditzen eta, herriko festarik egingo ez denez, herritarrei nolabaiteko konpentsazioa ematea. Herriko festetako aurrekonturen zati bat erabiliko da bonuak finantzatzeko. Halaber, udalak asmoa du gainerako herriko eragileak laguntzeko bestelako ekimenak bultzatzeko urtea bukatu baino lehenago.